Prentsa oharra 2022ko otsailaren 10a

Segurtasuna etxean

Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak topaldi bat antolatu dute elkarlanean Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiko ertzainak gonbidatuta, adinekoak kezkatzen dituen gai hori jorratzeko. Antolakuntza dela eta, etortzekoa bazara, jakinarazi, mesedez 94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus

Segurtasuna etxean

Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak gure adinekoak gaur egun gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz urtero-urtero antolatzen dituzten hitzaldien barruan, datorren otsailaren 16an, 18:00etatik aurrera, segurtasunaren inguruko alderdiak jorratuko dituzte Fundazioaren egoitzan.


«Osteak eta iruzurrak: segurtasuna etxean» izenburuaren ildoan, Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiari atxikitako bi ertzainek adineko pertsonen aurkako delitu ohikoenen nondik norakoez jardungo dute, eta horrelako delituen biktima izan ez daitezen zer-nolako prebentzio-neurri hartu behar dituzten azalduko diete.


Helburua osteei, iruzurrei eta maulei buruzko informazioa eta aholkuak ematea da, batez ere, etxeko kontuei lotutako iruzurrei buruzkoa, besteak beste, argindar edo gas konpainietako langile edo Gizarte Segurantza kide gisa agertzen diren pertsonek egiten dituzten iruzurrak direla eta, herritarrak engainatu nahi eta euren dirua lapurtu gura dutela.


Gero, hartutako ezagutza  baliatuko dute bertaratutakoek eguneroko bizitzan. Horrelako hitzaldi edo topaldien atalik jakingarrienetako bat galderen txanda izan ohi da. Gaiaren interesa dela-eta, parte-hartzaileek gogotik parte hartzen dute, eta, arruntean, galdera eta iruzkin ugari egiten dituzte, halako kasuen horien berri izan dutelako edo, tamalez, euren inguruko pertsonak ere delituzko ekintza horietakoren baten biktima izan direlako.