Prentsa oharra 2015ko maiatzaren 26a

Sabino Arana Fundazioa, fundaziorik gardenenetako bat

Sabino Arana Fundazioa, fundaziorik gardenenetako bat

Sabino Arana Fundazioa Estatuko  hiru fundazio politikorik gardenenetako bat da, Compromiso y Transparencia (Konpromisoa  eta Gardentasuna)  fundazioak gardentasunari buruz egin duen laugarren txostenaren arabera. 

2014ko laginketan aztertutako 36 fundazio politikoen artean,  hiru fundazio bakarrik, haien artean Sabino Arana Fundazioa, iristen dira gardentasun maila ezin hobera,  besteak zuzenean zeharrargi edo opaku gisa sailkatuta geratu diren bitartean.