Prentsa oharra 2016ko ekainaren 23a

Sabino Arana Fundazioa, berriro ere, fundazio politiko gardenetako bat

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak egindako “Gardentasuna, 2015eko lelorik onena” bosgarren txostenaren arabera

Sabino Arana Fundazioa, berriro ere, fundazio politiko gardenetako bat

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak egin eta erakunde horren webgunean (www.compromisoytransparencia.com) eskuratu daitekeen Gardentasuna, 2015eko lelorik onena izeneko bosgarren txostenaren arabera, Sabino Arana Fundazioa dugu ‘gardena’ maila lortu duen hiru fundazioetako bat, alderdi politikoei lotutako fundazio guztien artean.

2015eko ekitaldiko laginean, 41 fundazio politiko aztertu ziren eta, berriro ere, hiru fundaziok baino ez, horien artean, Sabino Arana Fundazioak, gardentasun-maila bikaina lortu dute. Gainerakoek, berriz, ‘zeharrargia’ edo ‘opakua’ deritzon sailkapena lortu dute.

Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioaren txostenak nabarmentzen duenez, EAJ-PNV alderdiari lotutako fundazioak dagoeneko argitaratuta dauzka 2015eko ekitaldiko finantza-egoerak —Sabino Arana Fundazioaz gain, beste batek egin du hori— eta Kontuen Epaitegiaren txostena —beste bik bezala—.

Beste alde batetik, txostenak azpimarratu du fundazioak gobernu onaren araudia argitaratuta izatea (gaur egun, lau fundaziok baino ez dute betetzen eskakizun hori), eta emaitzen zein adierazleei buruzko informazioa eskaintzea programa eta jardueren arloan.