Prentsa oharra 2014ko martxoaren 28a

Luis Arana Goiri arkitektoaren berri

Sabino anaiarekin batera eginiko ikurrinaren diseinuaren egileak, 444 proiektu aurrera atera zituen

Luis Arana Goiri arkitektoaren berri

EAJ-PNVren BBBko lehendakari den Itxaso Atutxak Luis Arana Goiriren arkitekto lanari buruz Gorka Perez de la Peñak Sabino Arana Fundazioan atzo, osteguna, martxoaren 27an, eman zuen hitzaldian parte hartu zuen. Herri honen historia politikoan izandako funtsezko eginkizunaz harago, Luis Arana arkitekto nabarmen bezala agertzen zaigu, Euskadiko arkitektura garaikideko aipagarrienetariko bat, lan bilduma izugarriagatik (444), izaera berezi batean oinarrituta, batez ere hiru estilo desberdinetakoa: euskal estiloa (neovasco deritzona), art déco eta arrazionalismoa.