Prentsa oharra 2016ko azaroaren 17a

Lehen Eusko Jaurlaritzaren oroitzapena gurera ekarriz: “Eusko lur gainean zutunik”

Lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela, 80. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan, Sabino Arana Fundazioren gogoeta eta eztabaida mintzaguneari loturik, azaroaren 22an, asteartearekin, 19:30etan, honako liburu hau aurkeztuko da: ““Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon, 1936-1937. Eusko lur gainean zutunik”.

Lehen Eusko Jaurlaritzaren oroitzapena gurera ekarriz:  “Eusko lur gainean zutunik”

Lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela, 80. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan, Sabino Arana Fundazioren gogoeta eta eztabaida mintzaguneari loturik, azaroaren 22an, asteartearekin, 19:30etan, honako liburu hau aurkeztuko da: ““Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon, 1936-1937. Eusko lur gainean zutunik”.

Bilbao 700 Fundazioak argitaratu duen liburu horretan, gerrari aurre egin behar izan zioten bakearen aldeko gizonek Euskadin bizi izandako aldi erabakigarri horretako inguruabarrak kontatzen dira. Euskadiko historiako uneak ditugu, ondokoek bizi izandakoak: José Antonio Agirre (Lehendakaria eta Defentsa sailburuordea), Ramón María Aldasoro (Merkataritza eta Hornikuntza sailburua); Juan Astigarrabia (Herri Lanen sailburua); Santiago Aznar (Industria sailburua); Alfredo Espinosa (Osasun sailburua); Juan Gracia (Gizarte Laguntzako sailburuordea); Jesús María Leizaola (Justizia eta Kultura sailburua), Telesforo Monzón, (Herrizaintza sailburua); Gonzalo Nárdiz (Nekazaritza sailburua); Eliodoro de la Torre (Ogasun sailburua) eta Juan de los Toyos (Lan, Aurreikuspen eta Komunikazio sailburua).

Argitalpenean, lehendakariaren eta aipatutako sailburuen biografiak direla medio, Bilbon egoitza izan zuen lehen Eusko Jaurlaritza hura osatu zuten gizon horien lan eskerga ezagutarazi nahi da. Balio etniko eta demokratikoak oinarri harturik, Agirre lehendakariak eraendutako gobernua gerraren aldekoa ez zen eta bakea merezi zuen herri baten zerbitzuan aritu zen. Historiako sasoi horren barruko ibilaldi sutsuan, gertakari gogoangarri horretan parte hartu zuten gizaseme guztiak ezagutzera eman eta haien gomuta ohoratu nahi izan da.

Liburuan jorratzen diren biografiek, funtsean, Eusko Jaurlaritza Bilbon eman zitueneko 8 hilabeteko aldiaz dihardute, baina ez dituzte bazter utzi gertakari horretako protagonisten aurreko eta osteko ibilerak.

“Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon, 1936-1937. Eusko lur gainean zutunik” liburua Leyre Arrieta, Eider Landaberea, Miren Barandiaran, Iñaki Goiogana, Asier Madarieta eta José Antonio Rodríguez Ranzek idatzi dute eta guztiek ere parte hartuko dute azaroaren 22ko hitzaldian.