Prentsa oharra 2014ko ekainaren 20a

Lankidetzako aditu zenbaitek ohartarazi dute, garapen-helburuak lortu nahi badira, nazioarteko komunitateak beharrezkoa duela errenta ertaineko herrialdeek arrakasta izatea

Errenta ertaineko herrialdeek nazioarteko ingurunean hartu duten garrantziak garapenerako lankidetza-sistemaren egituraketa aldatzera behartzen du.

Lankidetzako aditu zenbaitek ohartarazi dute, garapen-helburuak lortu nahi badira, nazioarteko komunitateak beharrezkoa duela errenta ertaineko herrialdeek arrakasta izatea

Errenta ertaineko herrialdeek nazioarteko ingurunean hartu duten garrantziak garapenerako lankidetza-sistemaren egituraketa aldatzera behartzen du. Alde batetik, errenta ertaineko herrialdeak behartuta daude beraien  garapen-prozesuak arriskuan ipintzen dituzten ahultasunak gainditzera. Bestetik, beharrezkoa da errenta ertaineko herrialdeak aktiboki inplika daitezen nazioarteko agendan. Nazioarteko lankidetzak helburu bikoitz hori lortzen lagun dezake.

Errealitate hori aztertzeko asmoarekin, Sabino Arana Fundazioak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, “Nazioarteko Lankidetzaren paradigma-aldaketa. Nola eta zergatik esku hartu errenta ertaineko herrialdeetan” mintegia antolatu dute,  eta bertan 40 profesionalek parte hartu dute, denak esperientziadunak garapenerako nazioarteko lankidetzan, lankidetzako agentzia eta erakundeetako arduradun batzuk, katedradunak etab.

Javier María Iguíñiz Echeverria euskal-perutarrak, zein “Acuerdo Nacional del Perú” (Peruko Adostasun Nazionala) bilguneko idazkari betearazlea eta Pax Romanako nazioarteko presidentea baita, “Peruren egitura ekonomikoa eta bertako aukerak” gaia azaldu du. Iguíñizek gogoeta bat egin du Peruren  gaur egungo hazkunde azkarraren ahal-gaitasunen eta askieztasunen gainean eta honako alderdi hauetan oinarrituta: hazkunde-, txirotasun- eta desberdintasun-estatistikak, ekoizpen-egitura, hezkuntza,  gizarte-aurreikuspena, birbanaketa, Estatua eta familia, eta instituzio-moduak eta zerbitzu publikoak.

Iguíñizek  iritzi dio “Peruren ekonomiak hazten jarraituko duela hurrengo urteetan,  aribidean diren inbertsio handien eraginez”. Adostasun Nazionaleko idazkari betearazleak azpimarratu du ze, kapitalentzat baldintza egokiek dirauten bitartean “oraindik aurreikusi daitekeela Perurentzat hazkunde-ikusmuga bat badagoela”, eta “ekonomiaren dinamismoari eustearen alde agertu da, horixe baita inbertsioak bultzatzen dituena”.

Bere aldetik, Madrileko Konplutense Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedradun eta Lankidetza Iberoamerrikarrerako Institutuko Lankidetza Ekonomikoko Zuzendari ohi José Antonio Alonsoren mintzagaia errenta ertaineko herrialdeek (EEH)  lankidetza-sisteman duten eginkizuna izan da, eta esan du ze, EEH horiek “oraindik beraien garapen-prozesuei eragiten dieten egitura-ments eta ahultasun handiak dituztela aurrean”. “Ildo horretan, adierazi du, “EEHek bakarrik ez dutela behar nazioarteko komunitatearen laguntza,  baita nazioarteko komunitateak ere behar duela EEHek arrakasta izatea, baldin eta nahi badu garapen-helburuak lortu daitezen”.

Alonso irakaslearen ustez, “herrialdeak errenta-eskalan igo eta, kasurik gehienetan,  eskura funts gehiago eduki ahala, dela barne iturrietakoak, dela finantzazio pribatutikoak, are eta gutxiago egongo dira kanpoko finantzazio publikoaren mende. Baina, lehen bezainbeste laguntasun behar ez izateak berez ez du esan nahi, laguntzak artean garapenari ekarpen garrantzitsu bat egin ezin dionik. Garapenerako lankidetzak  EEHen euren gaitasunen osagarri eta pizgarri izatera bideratuta  egon beharko luke”.

Orobat, nabarmendu du “garapenerako lankidetzak ez lukeela EEHak  lagundu behar bakarrik beraien berezko garapen-prozesuei eragiten dieten murrizketak gainditzeko, ezpada ze baita  herrialde haiek garapen-agendan, hala erregionalean, nola globalean, gehiago parte hartzeko  egiten duten ahalegina babesteko ere”.

José Antonio Alonsoren ustez, “ETHak (errenta txikiko herrialdeak) graduatutzat jotzeko ezartzen den per capita errentaren atalasea askieza eta arbitrarioa da”. Alonsoren iritziz “hautabide bat da herrialdeak garapenerako lankidetzak konpontzen lagundu edo aurre egin nahi dien arazo espezifikoen arabera identifikatzea. Arazoa ondo definiturik badago eta laguntza-neurriak ondo diseinatuta, orduan saihestu egin litezke barne hartzen dituzten kategoriei (EEH) eragiten dieten mugapenak”.

Azkenik, Madrileko Konplutenseko  Ekonomia Aplikatuko katedradunak zera adierazi du: “EEHen garapen-arazoengatik ere, nazioarteko ekarpen-emaile asko mota horretako herrialdeei euren finantza-laguntza murrizteko prozesu batean daude. Ezer ez da bere kautan gertatzen herrialde batek per capita errentaren atalasea gurutzatzen duenean. Nahiz eta egia den, EEHentzat politiken koherentzia agian garrantzitsuagoa dela finantza-transferentziak baino, hala ere, horri ez darraio transferentzia  horiek  garrantzirik ez edukitzea. Aldiz,  oso alderdi  funtsezkoa izaten jarraitzen dute hazkunde jasangarria eta zuzena lortzeko. Beraz, nazioarteko komunitateari galdegiten diogu birpentsa ditzala gaur egungo joerak eta errenta ertaineko herrialdeetara zuzentzen den finantzazio publikoa murrizteko dauden etorkizuneko planak”.  

Gaurko elkarraldian, Javier Arellano Deustuko  Unibertsitateko “Etika Aplikatuko Zentro”ko zuzendariak artezturik,  parte-hartzaile izan dira ere, besteak beste:  Paul Ortega, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria; Mª del Mar Magallón, ALBOANeko zuzendari betearazlea; Bernardo García, Anesvad-eko zuzendaria; Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzetarako idazkari nagusia; Alberto Cereijo, SETEM Hego Haizeako zuzendaria; Juanma Balerdi, Euskal Fondoako zuzendaria; Gurutze  Agara,  Barandiaran Kristau Alkartea; Isabel Sánchez Robles, diputatua;  José Mª Zeberio, Munduko Landagune  Foroko idazkaria;  Koldo Unceta, EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna; eta  Amaia Iguaran, Ayuda Mas fundazioko Hezkuntza, Sentsibilizazio eta Genero arduraduna.