Prentsa oharra 2023ko urtarrilaren 20a

“Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Komunitateak bertoko industria aldezten jakin izan dute”

  • Jon Azuak –EnovatingLab-eko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburua 1991 eta 1995 urteen artean–, eta Guillermo Dorronsorok –Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako Ekonomia, Estrategia eta Berrikuntzaren Kudeaketako irakaslea– Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako industrian azken hamarkadetan gertatu diren eraldaketak aztertu dituzte.
Euskadi eman diren eraldaketa handiak: eraldaketa industrian Euskadi eman diren eraldaketa handiak: eraldaketa industrian

Industriaren eraldaketa Euskadiren etorkizuneko erronka estrategikoen zutabeetako bat izan da 1980. urtetik, hau da, autogobernua hasi zenetik. Horren haritik, industria-politika bateratu eta bateratzaileek berebiziko garrantzia izan dute euskal industria-politikaren kontzeptuzko euskarri eta zentzu estrategiko gisa. Euskadin, hain zuzen ere, horixe izan da «gure garapen sozioekonomiko bateratzailearen euskal eredua» eraikitzeko funtsezko oinarria.

Jon Azua, EnovatingLab-eko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburua 1991 eta 1995 urteen artean, eta Guillermo Dorronsoro, Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako Ekonomia, Estrategia eta Berrikuntzaren Kudeaketako irakaslea, izan dira gaur Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldien zikloaren esparruan, «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» aztertzeko. Azuak eta Dorronsorok “Industrian gertatu den eraldaketa» jorratu dute.

Jon Azuak adierazi duenez, «unibertsitateek, gobernuek eta ‘nazioarteko goi-politikako’ arduradunek industria politika gutxietsi eta produktuak zerbitzuen aldean, protekzionismoa globalizazioaren aldean eta merkatu askea interbentzionismo publikoaren aldean erkatzen zituen ustezko errealitate batera sinplifikatzen zuten garaian, kontrakarrean egindako euskal industriaren eraldaketak emaitza arraskatatsuak ondu zituen, eta gaur egun eredugarri dira nazioartean».

EnovatingLab-eko presidentearen aburuz, euskal eredua «merkatuko gizarte-ekonomia hasiberriaren printzipioetan funtsatu zen eta funtsatzen da gaur egun, indar publiko-instituzionala eta lehia publiko-publikoa eta publiko-pribatua garatuta. Garapen-eredu horiek, gaur egun, etorkizuneko erronka estrategikoen ereduzko oinarriak dira».

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburu ohiak ziurtatu duenez, «1980. urtean autogobernua hasi zenetik gaur arte Euskadin garatutako industria-politikak bilakaera hori ulertzeko aukera ematen digu, hiru eraldaketa ekonomiko, sozial eta kultural handi horiek bateratzeari esker, gure etorkizunaz jabetzearen aldeko apustua egin dugula, gure autogobernuari ahalik eta zuku gehien aterata, gure herrialdeak saihestu behar izan dituen ekaitz zakarretan barrena nabigatuz»

«Gaurkoan, atzokoan bezala, aurkako ingurumariak, konplexu eta zalantzazbeterikoak, industriaren garapena baldintzatzen du, baina ez du eragozten aurrean ditugun erronkei aurre egin ahal izatea. Industria-politikak aberastasuna sortu eta banatu du, eta hala egiten jarraitu behar du; definizioz, amaiezina da, eta bere sormenezko berrikuntzari ekin egin behar dio» adierazi du Azuak.

Beste alde batetik, Guillermo Dorronsoro ekonomialariak «Industria-eraldaketa berria» hitzaldiaren ildotik, azken bi mendeotan herrialdeen aurrerapenei eutsi dieten zutabeen laburpen historikoa aletu du eta, Dorronsororen esanetan, industria-garapena funtsezkoenetakoa izan da.

Aitzitik, Dorronsororen arabera, «azken hamarkadetan, eskualde eta herrialde garatu askotan, neurri handiagoan edo txikiagoan, desindustrializazioa gertatu da eta ekonomiaren tertziarizazioa jazo; hala, industria pisua galtzen joan da ekonomia arloan eta garrantzia ere bai politiketan

«Nolanahi ere den, gaur egun, industriari eusteko ez ezik, industriaren indarra berreskuratzeko lasterketa globalean ari gara», azaldu du. «Industria berria, jakina denez, jasangarriagoa da, ingurumena errespetatzen du eta ezagutza teknologiko handia behar du», nabarmendu du adituak.

Azuak eta Dorronsorok adierazi dute, estatuaren testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Komunitatea izan direla azken hamarkadetan bertoko industria defendatzen jakin izan duten bi erkidegoak. «Egoera hobetik abiatzen bagara ere, industria-lidergoari eusteko ahaleginak eta bi egin beharko ditugu, lehia handiagoko ingurumari honetan» ondorioztatu du Dorronsorok.