Prentsa oharra 2021ko abenduaren 15a

Joseba Rezolaren heriotzaren 50. Urteurrena

Ordiziako Barrena Jauregia kultur etxean haren omenezko erakusketa bat inauguratu da gaur.

Joseba Rezolaren heriotzaren 50. Urteurrena

Joseba Rezola Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko Ordiziako EAJ-PNVko Udal Batzordeak Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatutako ekitaldien baitan, Gipuzkoako Goierriko Barrena Jauregia kultur etxean haren omenezko erakusketa bat inauguratu da gaur.

 

Euskal Erresistentziaren protagonista, Rezolak bizitza osoa eskaini zien bere ideia nazionalistei, bere aberriari eta euskal kausaren defentsari esparru guztietan eta mundu osoan zehar. Erakusketa abenduaren 23ra arte egongo da ikusgai, eta horren guztiaren fede ematen du.

 

Ordiziako jeltzalearen omenezko ekitaldiek datorren ostiralean izango dute jarraipena, Iñaki Anasagasti, 1985etik 2015era bitartean parlamentari izandakoak emango duen hitzaldi batekin, 19:00etatik aurrera, eta lore-eskaintza batekin, igandean, hilak 26, Gipuzkoako udalerriko hilerrian, 12: 00etan.