Prentsa oharra 2014ko ekainaren 18a

Javier Iguíñiz Peruko Itun Nazionaleko idazkari betearazleak garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzko mintegi batean parte hartuko du ostiral honetan, Bilbon

Sabino Arana Fundazioak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatuta, nazioarteko lankidetzan esperientzia duten 40 bat profesionalek errenta ertaineko herrialdeen errealitatea aztertuko dute, bai eta herrialde horietan nola eta zergatik esku hartu.

Joan den 2013an, Sabino Arana Fundazioak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, zenbait  elkarraldi antolatu zituen, urtero egiteko asmoarekin eta garapenerako nazioarteko lankidetzaren paradigma berria aztertu eta hartan sakontzeko helburuarekin : arau berriak, aktore berriak, erronkak, etab.

Aurtengo 2014 honetan, bigarren aldia delarik, elkarraldia datorren ostiralean egingo da, ekainaren 20an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6 - Bilbo), izenburu orokortzat “Nazioarteko Lankidetzaren Paradigma-aldaketa. Nola eta zergatik esku hartu errenta ertaineko herrialdeetan” hartuta. Oraingoan hizlari izango ditugu: José Antonio Alonso, Madrileko Konplutense Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedraduna, zeinek “Hartzaileak eta  ekarpen-egileak: errenta ertaineko herrialdeen eginkizuna lankidetza-sisteman” gaiaz hitz egingo baitu, eta Javier Iguíñiz “Acuerdo Nacional del Perú” (Peruko Adostasun Nazionala) bilguneko idazkari betearazlea, zeinek “Peruren egitura ekonomikoa eta bertako aukerak” gaia azalduko baitu. Moderatzaile zereginetan  Javier Arellano Deustuko  Unibertsitateko “Etika Aplikatuko Zentro”ko zuzendariak  jardungo du.

Orobat, jardunaldian arloko zenbait profesionalek ere parte hartuko dute, denak esperientziadunak garapenerako nazioarteko lankidetzan, lankidetzako agentzia eta erakundeetako arduraduna batzuk, katedradunek etab. 

Javier Mª Iguíñiz Echeverria (euskal-perutarra)

Lesakan (Nafarroa) jaioa 1945ean, 14 urtekoa zela iritsi zen Perura. Haren aitak  herrialde horretara emigratu behar izan zuen Euzko Gudarostean borrokatu, zauritua izan eta espetxea jasan ondoren.

Acuerdo Nacional del Perúko oraingo idazkari betearazlea ekonomialari ospetsu bat da; 2012ra arte irakaslea izan zen Peruko Pontifize Unibertsitate Katolikoko Ekonomia Sailean, eta gaur egun irakasle emeritua da. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu ekonomia- eta gizarte-gaiez. Acuerdo Nacional txirotasunaren kontrako eta horrek eragiten dien sektore guztien aldeko borroka-politika zenbait betetzen direla zaintzeaz arduratzen den erakundea da. Pax Romanako Nazioarteko Presidentea ere bada.

Iguíñiz FONCODESen (Gizarte Garapenerako Lankidetza Funtsa) direktorioko kidea izan  da, Hezkuntza Ministerioko Kontseilu Nazionalean eta Lan Ministerioko Aholku Kontseiluan parte hartu du eta Txirotasunaren Aurkako Borrokarako Bateratasun Mahaiko (MCLCP) Presidentetzaren aholkularia izan da.

Limako Ingeniaritza Unibertsitate Nazionaleko Ingeniaritza Mekanikoan eta Elektrikoan Ikasketaduna, Ekonomi masterra Iowako Unibertsitatean, eta doktoretza bat ere badu, The New School Universityk  (New York) emana eta Ingeniaritza Unibertsitate Nazionaleko ingeniari elektrikaria da.

José Antonio Alonso

Ekonomia Zientzietan doktorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna Madrileko Konplutense Unibertsitatean. Lankidetza Ekonomikoko Zuzendaria izan zen Lankidetza Iberoamerrikarreko Institutuan, eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Errektoreordea. Hazkundea eta garapena gaian eta nazioarteko ekonomia-harremanetan espezializatua. Garapenerako Lankidetza Kontseiluko mahaikide aditua da, Nazio Batuetako ECOSOCen Committee for Development Policyko eta European Advisory Group of the Bill and Melinda Gates Foundationeko kide da. Aldizkari espezializatu ugaritan argitaratu ditu lanak.