Prentsa oharra 2022ko urtarrilaren 27a

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du 2021eko SABINO ARANA SARIEN ekitaldian

EKITALDIA IGANDE HONETAN, URTARRILAREN 30ean, IZANGO DA, EGUERDIKO 12:00etan, BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIAN. NORNAHIK SARTZEA DAUKA, LEKU GUZTIAK BETE ARTE. UNE HORRETAN, COVID-19AREN AURKA INDARREAN DAUDEN OSASUN-NEURRI GUZTIAK APLIKATUKO DIRA. EKITALDIA STREAMING BIDEZ ERE ESKAINIKO DA, WWW.SABINOARANA.EUS FUNDAZIOAREN WEBGUNETIK.

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du 2021eko SABINO ARANA SARIEN ekitaldian

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, hilaren 30ean, Sabino Arana Sarien 2021eko ekitaldian, eguerdiko 12etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian. Sarien XXXIII. ekitaldi horretan, ondokoek jasoko dute saria: Luis Ugalde eusko-venezuelar josulaguna, Nafarroako Amaiur herriko Gaztelu Elkartea, Luis Maria Bengoa kazetaria, CD Bidasoa kirol-elkartea, Basque Culinary Center eta Aita Mari migratzaileen erreskate-ontzia. 


Gaztelu Elkartearen izenean, Isabel Aleman andreak, Amaiurko alkateak eta Gaztelu elkarteko kideak, jasoko du saria;  CD Bidasoa kirol-elkartearen izenean, Gurutz Aginagalde presidenteak hartuko du golardoa; Basque Culinary Center erakundearen izenean, Joxe Mª Aizega igoko da oholtzara; azkenik, Aita Mariren izenean, Salvamento Marítimo Humanitario elkarteko kide Nerea Machado andreak jasoko du saria. Egunotan, Mediterraneo itsasoan, salbamendu-ekintza batean diharduen Elkartearen presidenteak, Izaskun Arriaran andreak, ekitaldian parte hartuko du zuzenean, ZOOM erabiliz, esker ona adierazteko eta gainerako saridunei agur esateko.


Sariak banatzeko ekitaldian, Sabino Arana Fundazioaren Mireia Zarate presidentearekin batera, Fundazioaren patronatuko kide batzuk izango dira oholtzaren gainera, hain zuzen ere, Koro Garmendia, Ainara Zelaia, Aitor Alzola, Mikel Hidalgo, Iñigo Zabalza eta Miren Azkarate.


Lehendakariaz gain, agintari, pertsona ospetsu eta aurreko edizioetako saridun batzuek baieztatu dute ekitaldian izango direla, besteak beste, ondokoek: Andoni Ortuzar, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea; Juan Mª Aburto Bilboko alkatea; Nafarroako Parlamentuko burua, Unai Hualde; Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioaren Patronatuko ohorezko kidea; Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, Unai Rementeria eta Ramiro González, hurrenez hurren; Eusko Legebiltzarreko burua, Bakartxo Tejeria; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui, eta Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Pedro Elosegi; Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Mª Guibert; eta Mondragon Unibertsitateko errektorea, Vicente Atxa.


Aurreko edizioetako saridunen artean, ondokoak egongo dira Arriaga antzokian igande honetan: José Mª Franco, Gorabide elkarteko kidea; Juan Pablo Aia, Etorkintza fundaziokoa; Joserra Plaza, Gerrako berriemaileen elkartekoa. 


Bestetik, ondokoak ere izango dira ekitaldian: EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua, Itxaso Atutxa; EAJ-PNV alderdiaren GBBko burua, Joseba Egibar; eta EAJ-PNV alderdiaren ABBko burua, Jose Antonio Suso.
Herri-erakundeetako ordezkarien artean, besteak beste, ondokoak hurreratuko dira Arriagara: lehen lehendakariordea eta Segurtasun sailburua, Josu Erkoreka; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Bingen Zupiria; Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua, Arantza Tapia; Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburua, Beatriz Artolazabal; Hezkuntza sailburua, Jokin Bildarratz; Gobernantza Publiko eta Autogobernuaren sailburua, Olatz Garamendi; EAJ-PNV alderdiaren Kongresuko eta Senatuko bozeramaileak, Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren.


Nerea Reparaz kazetariak ekitaldia gidatuko du. Verdini Dantza Taldeak, berriz, sari-banaketa girotuko du.


Saridunak 11:15 aldean iritsiko dira Arriaga antzokira. Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zaratek hartuko ditu, Patronatuko gainerako kideek lagunduta. Une horretan, argazki- saioa izango da (Photocall).
Ekitaldia hasi aurretik, sarituek arreta egingo diete hedabideei.
Ekitaldia 12etan hasiko da.
    Erredaktoreek eta telebista-kamerek lekua gordeta izango dute bigarren solairuan, besaulki-patio bikoitietan.
    Argazkilariek, berriz, bigarren solairuan, eszenaurreko ate bikoitietan.
Arriaga Antzokira joaterik ez duenarentzat, Sabino Arana Sarien 2021eko kultura-ekitaldia zuzenean emango da streaming bidez Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus.