Hitzaldia 2023ko azaroaren 28a

Sabino Arana Goiriren heriotzaren 120. urteurrena

Urtemugaren inguruko mahai-ingurua egingo da azaroaren 28an, 19:00etan hasita, SAFen. Joseba Agirreazkuenagak, Óscar Álvarez Gilak, José Ignacio Salazar Arechaldek eta Irune Zuluagak parte hartuko dute.

Mahai-ingurua: Sabino de Arana y Goiri (1865-1903) 120 urte Mahai-ingurua: Sabino de Arana y Goiri (1865-1903) 120 urte
  • 2023ko azaroaren 28a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Sabino Arana Goiri euskal abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren 120. urteurrena dela eta, datorren asteartean, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, euskal abertzaletasunaren lehen buruzagiaren bizitza, lana eta testuinguru historikoa aztertuko dituzte hainbat adituk.

Ondokoek jardungo dute hizlari: Joseba Agirreazkuenaga, EHUko Historia Garaikideko katedraduna; Óscar Álvarez Gila, historialaria eta EHUko irakaslea; José Ignacio Salazar Arechalde, legelaria eta historialaria; eta Irune Zuluaga, legebiltzarkidea eta Sabino Arana Fundazioaren zuzendari ohia.