Prentsa oharra 2022ko apirilaren 20a

Hermes aldizkariaren azken zenbakian, gizaldietan barreneko emakumeak, berdintasuna, giza eskubideak eta ekitate demokratikoa jorratzen dira

Erabakiak hartzerakoan, emakumeen jarduna garrantzitsutzat jotzen duen gizarte berdinzaleagoa guztion artean eraikitzen jarrai dezagun, zer erronkari aurre egin behar diogun aztertu dute hainbat gizarte-esparrutan diharduten emakume esanguratsu batzuek.

Emakumeari buruzko Hermes aldizkariaren ale berriaren azala. Emakumeari buruzko Hernes alñdizkariaren ale berria.

Gauza agerikoa da azken hamarkadetan aurrera egin dugula nabarmen eta emakumearen parte-hartzea gero eta erabakigarriagoa dela “lehen mundua” deiturikoaren gizarte- eta politika-esparruetan; hala eta guztiz ere, bide luze egin beharko da oraindik gizonen eta emakumeen arteko berdintasun amestua lortuko badugu.

Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakian (71. zenbakian), politika, erakunde eta hainbat gizarte-esparrutako hogei bat ordezkariek emakumeek gizaldietan barrena izan duten rola aztertu dute, eta konpromiso sendoa agertu dute ekitatea esparru guztietan benetakoa izan dadin.

Ale honetan, ondoko emakume hauek guztiek egin dituzte gogoetak: Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua; Norma Vázquez, psikologo feminista; Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea; Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Almudena Eizaguirre, Deusto Business School Executive Education-eko zuzendari nagusia; Jone Uria, bertsolari eta matematikaria; Itxaso Atutxa, EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko burua; Idoia Mendia, Lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua; Maddalen Iriarte, legebiltzarkidea eta EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean; Iraia Iturregi, Athletic Club-en emakumezko taldearen entrenatzailea; Garazi Sánchez, surflari profesionala; Marta Macho, zientzialaria; Carmen Bernabé, teologoa; Nieves Fernández, Unesco Etxeko zuzendaria; eta Amaia Goiokoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

Susana Martín Oxinalde kazetariak elkarrizketa egin dio Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuari, Beatriz Artolazabal andreari. Azkenak aditzera eman du lanean jarraitu behar dugu gazteekin batera eraikitako berdintasuna lor dezagun.

Maider Aldasoro Díazek irudiztatu du zenbakia.