Prentsa oharra 2014ko apirilaren 28a

Gorazarrea: Castelaori Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek

Dagoeneko elkarraldi horren hamazortzigarren aldia delarik, gorazarrearen asmoa izaten da, galiziar eta euskal herriek duela hamarkadak ditugun harreman historiko eta bikainak berrestea

Gorazarrea: Castelaori Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek

Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Irmandade de Centros Galegosek ekanduzko lore-eskaintza egin zioten Alfonso Daniel Rodriguez Castelao politikari eta galiziar nazionalismo modernoaren sortzaileari Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean, Castelaori berari eskainitako eskulturaren aurrean.

Ekitaldian egon ziren eta parte hartu zuten, besteak beste, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mari Atutxak; Euskadiko Irmandade de Centros Galegoseko presidente Pilar Rodríguezek; EAJren BBBko buru Itxaso Atutxak; Bilboko Udaleko alkate  Ibon Aresok, eta beste ordezkari instituzional batzuek.