Prentsa oharra 2014ko apirilaren 10a

Gizarte-paradigma aldatu izanak osasun-sistema eta gizarte-zerbitzuak koordinatzera behartzen du

Aditu eta profesional zenbaitek arreta soziosanitarioaren arloko ereduak arteztu dituzte Sabino Arana Fundazioan

Gizarte-paradigma aldatu izanak osasun-sistema eta gizarte-zerbitzuak koordinatzera behartzen du

Erronkarik handienetako bat biztanleriaren zahartzeak eta berorrekin baterako gaixotasun kronikoek eta mendekotasunak osatzen dute; horixe mahairatu zuten apirilaren 9an “Osasuna eta gizarte-zerbitzuak: osagarrizkoaren kudeaketa” mintegira bildu ziren esparru soziosanitarioko adituek eta profesionalek. Jardunaldia Sabino Arana Fundazioak antolatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailekin elkarlanean. 

Jon Darpón Osasun sailburua osasun-sistema gizarte-zerbitzuekin koordinatzearen alde agertu zen, gizarte-paradigman gertatzen ari den aldaketara moldatzeko. "Osakidetza igaro da biztanleria nahikoa gazte eta, neurri handi batean, oso laguntasun handikoa gertatzen zen  familia handiz osatu bat atenditzetik, halako biztanleria zahartu  bat artatzera non, familietan senide guztiek lan egiten  baitute  eta familiaren egitura eta etxeen tipologia ere aldatu egin baitira,  eta egoera berri horri erantzun behar zaio. Orobat, aldarrikatu zuen ezen, pertsonak euren ingurunerik gertuenean atenditu behar direla.

Osasun-sailburuaz gain, jardunaldi horretan baita egon dira ere, Iñigo Pombo Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, John Farrell Ipar Irlandako Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Segurtasun Publikoa Sailean Osasun-zerbitzua Eraldatzeko zuzendariondokoa, Alfonso Lara European Social Networkeko (ESN) Politika eta Ikerkuntza zuzendaria, Lourdes Zurbanobeaskoetxea EAEko koordinatzaile soziosanitarioa  eta sektore soziosanitarioko  beste hirurogeitik gora profesional eta aditu.   

John Farrellek  Ipar irlandako kasuaren ikuspegi bat eskaini zuen; lurralde horrekin Euskadi aktiboki lan egiten ari da esparru soziosanitarioan eta gainera gauza batzuetan nahiko antzekoak dira, besteak beste:  biztanleria maila, eta aurre egin behar dien erronkak. Hala ere, Ipar Irlandako sisteman 70eko hamarkadatik daude integraturik osasun-atala eta gizarte-atala. John Farrellek integrazio horretan euren iritziz lagungarri zaizkien palankak  aipatu zituen. Bereziki hartu zituen hizpide komunitate mailako lana egin beharra, esku-hartze goiztiarra eta esparru soziosanitarioan azpiegiturek elkar hartuta  jardutea. Baita hitz egin zuen ere teknologia berriek ematen duten euskarriaz. Eta azkenik, sektorea bera hizpide hartuta, esan zuen lurraldearentzat eragile ekonomiko bat ere badela, biztanleriaren bizi-kalitateari erantzun hobea emateko duen eginkizunaz gain, alegia.

Alfonso Larak, bestalde,  europar politiken ikuspegi orokorragoa eskaini zuen. ESNko Politika eta Ikerkuntza zuzendariaren ustez, koordinazio soziosanitarioa definitzerakoan aurkitzen dugun elementu erkidea da haien helburua dela “zerbitzuen antolaketa, kudeaketa eta aurreikuspena batzea, eraginkortasuna, erabilerraztasuna eta kalitatea hobetze aldera”. Larak esparru honetan europar politiketan gaur egun dauden joerak ere deskribatu zituen. Orobat, Europa mailako hiru adibide ere eskaini zituen: Ingalaterrakoa, Italiakoa eta Suediakoa, eta esan zuen “errazagoa dela integrazioaren arrakastaren  frogak toki mailan aurkitzea, goragoko egitura mailetan baino.

Azkenik, Lourdes Zurbanobeaskoetxeak Euskadiko Autonomia Erkidegoan esparru horretan nola lan egiten den deskribatu zuen, esparru oso baldintzatua, hain zuzen ere, instituzio- eta lurralde-konplexutasunagatik eta araudi desberdinak daudelako, eta horrek guztiak eragina izan du osasun mundua denaren eta gizarte mundua denaren arteko elkartze-prozesuan. Bilakaera horretan, EAEko koordinatzaile soziosanitarioaren irudiko, egin den aukera izan da “kudeaketa-autonomia, adostasuna eta osaera parekidea printzipioek gidatutako koordinazio-eredu bat, eta pertsonengana zuzendua, kontuan hartuta, pertsonak direla, bakoitza bere beharrizan soziosanitarioekin, baina norbanako eta zatiezin”.

Zurbanobeaskoetxeak baita esan zuen ere, koordinaziozko eredua izan arren, “integrazio funtzionalerantz ere lan egiten dela”.

Amaitzeko, EAEko koordinatzaile soziosanitarioak  baita deskribatu zituen ere, orain arreta soziosanitarioan lantzen ari diren lerro estrategiko nagusiak: zerbitzu soziosanitarioen zorroa; maila desberdinen arteko informazio eta komunikazio soziosanitariorako sistemak;  lurralde mailako sektore arteko akordioak; laugarren, halako kolektibo zehatz batzuentzako atentzio soziosanitarioa, eta azkenik, esparru soziosanitarioko ikerkuntzaren, berrikuntzaren, prestakuntzaren eta ezagutza-transferentziaren sustapena.

Elkarraldia arteztu zuen , José Antonio de la Ricak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoa berori ere.