Prentsa oharra 2016ko urriaren 21a

Etxe Zurirako lasterketa: hauteskunde-prozesuaren nondik norakoak AEBetako presidentea izendatu arte”

David Connellek, AEBetako enbaxadako bozeramaileak eta prentsa agregatuak, hitzaldia eman du Sabino Arana Fundazioan azaroaren 8an egingo diren AEBetako hauteskundeei buruz

Etxe Zurirako lasterketa: hauteskunde-prozesuaren nondik norakoak AEBetako presidentea izendatu arte”

AEBetako enbaxadako bozeramaile eta prentsako agregatu David Connellek hitzaldia eman du gaur Sabino Arana Fundazioaren egoitzan AEBetako hauteskunde-prozesuaren  nondik norakoak eta, 2017ko urtarrilaren 20an, presidente berria karguaz jabetu arte egin beharreko urratsak azaltzeko.

Hitzaldian, ehun bat entzuleren aurrean, Connellek herrialde horretan izango diren hauteskunde orokorren inguruko hainbat alderdi azaldu ditu: boto-sistema, hauteslekuen funtzionamendua, Kongresuko kideen hautaketa eta estatu-hauteskundeak.

Mintzaldian, enbaxadako bozeramaileak nabarmendu du “swing states” (estatu giltzarriak) direlakoek duten garrantzia, halakoek hautagai baten edo bestearen alde egin dezaketelako. Era berean, administrazioen arteko botereen eskualdatzea edo “lame duck period” (ahate herrenaren aldia) zelan garatzen den aletu du.

Bestetik, Connellek zehaztu du presidente berria karguaz jabetzeko inaugurazio-ekitaldia eta kargua uzten duen eta kargua hartzen duen presidenteen arteko ordezpen-ekitaldia nolakoak izango diren.