Prentsa oharra 2015ko uztailaren 28a

Erresistentzia antinaziko eta antiestalinistako zenbait ordezkari Sabino Arana Fundazioan bisitari

Tadeusz Kosciuszki Fundazio Historikoko osakideak nazismoaren eta estalinismoaren kontrako erresistentzian lan egin zuten gizon eta emakumeak dira, eta orain memoria historikoaren arloan dihardute.

Tadeusz Kosciuszki Fundazio Historikoko kide zenbait  Sabino Arana Fundazioan izan dira bisitari, poloniar ordezkaritza bat euskal instituzio batzuekin egiten ari den elkarraldien esparruan. Fundazio Historikoko osakideak nazismoaren eta estalinismoaren kontrako erresistentzian lan egin zuten gizon eta emakumeak dira, eta orain  memoria historikoaren arloan dihardute.

Tomas Otrebski eta Robert Springwald, Europaren erdialdeko aipatu fundazioko presidentea eta presidenteordea, Europar Tradizioaren eta Kulturaren aldeko Elkarteko (APCT)  arduradun Enrique Villamor y Soraluce eta elkarte horren Euskadiko ordezkari Eduardo Ocampo lagun, Sabino Arana Fundazioan izan ziren bisitari, lankidetza-lokarriak estutzeko gauzatzen ari diren  biraren barruan egindako geldialdi batean.

Mota horretako topaketa horien helburua da, poloniar ordezkariek adierazi bezala,  “elkartruke-proiektuak abiaraztea Tadeusz Kosciuszk Fundazioarekin eta Krakoviako Armia Krajova Museoarekin; kultur erakunde horiek  biak  oso garrantzi handikoak dira Polonian memoria historikoaren arloan. Hori guztia, elkarrizketaren, herrien arteko adiskidetzearen eta belaunaldi gazteen artean tolerantzia sustatzearen alde egindako apustu irmo baten esparruan”.