Prentsa oharra 2015ko urtarrilaren 27a

Elkartasuna, kultura, Euskadi atzerrian proiektatzea, enpresa-arrakasta eta sormen artistikoa, protagonista Sabino Arana Sarien XXVI. aldian

Kultur jaialdian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan dela buru, sarituak izan dira: Joaquín Achúcarro pianista, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira.

Elkartasuna, kultura, Euskadi  atzerrian proiektatzea, enpresa-arrakasta eta sormen artistikoa, protagonista Sabino Arana Sarien XXVI. aldian

Euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren (1865eko urtarrilaren 26an) 150. urteurrenarekin batera, Sabino Arana Fundazioak   2014ko Sabino Arana Sarien XXVI. aldia ospatu du gaur. Kultur jaialdiak  asmo onen adierazpen erabateko bat ekarri du, eta haiei gehitu zaizkie   aurtengo sarituek ipinitako osagaiak, bakoitzak berea, hala nola, elkartasuna, kultura, gizarte-erantzukizunari atxikitako enpresa-arrakasta eta Euskadiren proiekzioa nazioartean

Kultur jaialdian, Eusko Jaurlaritzako  lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan dela buru, sarituak izan dira: Joaquín Achúcarro pianista, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea eta  Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira.

Ekitaldia irekitzean, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mari Atutxak Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena gogorarazi du, baita “gizon hark XIX. mendearen azken aldea eta XX. mendearen hasiera bitartean  erein zuen hazia”  ere. “Gaur, handik 150 urtera, bere fruituak ematen ari da”, nabarmendu du.

“Ekin eta ekin, behin eta berriro esaten dugu: Euskadi nazioa da. Nazio bat, anitza, irekia eta kohesionaturik  nahi duguna; nazio bat, konprometitua, justua eta solidarioa; nazio bat, garatua, berritzailea eta sortzailea; nazio librea, bere burua gobernatzen duena, eta bakean. Horrelakoa da gura dugun Euskadi. Nazio bat,  guztion artean eraiki duguna eta egunero eraikitzen jarraituko duguna,  guzti-guztion lanarekin eta ahaleginarekin”, adierazi du Atutxak.

Sabino Arana Fundazioko Lehendakariak bost sarituetako bakoitzaren balioak garandu ditu banan-banan: elkartasuna, sormena, berrikuntza, euskal erbestaldi politikoa eta euskal nortasunaren defentsa, haren proiekzioa  kanpoan… “Halako balio batzuk ezen, Atutxak berak nabarmendu bezala,  gaur egun euskal nazioa “Munduan Basque Country” izatea  ahalbidetzen baitute.

Agertokira igo den lehenengo saritua  Joaquín Achúcarro izan da,  historia guztiko  euskal pianistarik nazioartekoenetako eta ospetsuenetako bat. Saria eskertu ondoren, bere hitzaldian Iñaki Azkuna alkate ohiari monumentu bat egitearen ametsari buruz aritu da gehien bat.

“Berriro azaltzen dizuet Iñaki Azkunari monumentu bat egitearen ametsa. Ez da Iñaki Azkunak monumentu bat merezi duela Bilbon baizik eta Bilbok Iñaki Azkunaren monumentu bat behar duela”, adierazi du, aldi berean 10 euro utziz diru-bilketa honekin hasteko.

Lince, La Industrial Cerrajeraren ordezkari gisa, enpresako presidenteak, Santiago Ugaldeak  halako

ibilaldi bat egin du Elorrioko enpresa horren 83 urteko historian zehar. Enpresa hori aitzindaria da  sarrailagintzaren sektorean, eta ekoizten duen guztiaren % 30 Europara, Marokora, Egiptora, beste arabiar herrialde batzuetara eta Latinoamerikara esportatzen du.

“Enpresaren ezaugarri nagusietako bat, inbertsioarekin batera, berrikuntza eta produktu berriak garatzea delarik, Espainiako merkatua jausteak behartzen gaitu esportazioa are eta gehiago handitzera, eta  etorkizun hurbil batean % 50era iritsiko gara.  Orain egoera gainditzen ari gara, gehienbat  gure esportazioak hazten ari direlako; horrek krisiaren aurreko zenbakietara itzultzea ahalbidetuko digu, eragin positiboa izango duelarik gure Elorrioko egoitzako enpleguan” , esan du.

Ondoren Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria  igo da. Emakume hori  berori da euskal erbestaldi politikoaren ikur; erbestaldian itsasoaz bestaldean abegi beroa egin zion lurralde  bat aurkitu zuen, eta, bere sustraiei leial, egun batean beteta ikusi zuen bere ametsa, itzultzea.

“Euskal diasporaren alaba naiz —hasi da adierazten—. Gerra-gatazken eraginez  deserriratutako lau belaunaldiren ondorengoa naiz.  Erakutsi zidaten, Euskadi zela,  ideial bat ez ezik, lan gogorra ere bai. Baina  norberarena izan arren,  ezagutzen ez den herri batekin berrelkartzea ere  lan  nekeza da, ondorioa bikain gertatu bada ere”, azpimarratu du.  

Idazle joria eta Eusko Legebiltzarraren liburutegi bikaina sortzearen alma mater, Arantzazuren irudiko, “liburutegi guztien ama”   altxatu berria zuen Venezuelan La Alianza para el Progresoren liburutegi pilotua, Latinoamerikaren kultur biziberritzerako Kennedy presidenteak sustatu programa. “Kennedy presidenteak esan zigun, baldin baleude  poesiaz ulertzen zuten politikoak eta  politikaz  ulertzen zuten poetak, bizitzeko leku hobea izango litzatekeela mundua ”, gogoratu du.

Arantzazuk eleberri historikoa eta biografia idatzi ditu. “Saiatu naiz  nire herriko jendearen ariman azterka egiten; haren historiaren  funtsezko gertaeretan,  euskaldun gisa  Amerikaz  eta amerikar gisa Euskadiz dudan ikuspegitik”, adierazi du.

Arantzazuk,  bere hitzaldia amaitzeko,  gogoan izan ditu  Jorge Oteiza, Manuel Irujo eta Daniel Irujo.

Sabin Urcelay Euskadiko eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko  presidenteak, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteko presidente Álvaro Larrea eta  Arabakoa, José García Gallastegui, ondoan dituela,  zera azpimarratu du: “gaur egun 60.000tik gora pertsona daude  aldizka odola ematen dutenak,  horrek Erkidego hau lehenengo postuan ipintzen duelarik  biztanleko odol-emate  kopuruari dagokionez ”.

“Odol-emate edo odol-emaile bakan bat musika-nota bat edo liburu-ale bat bezalakoak dira; baina  odol emateko sistema bat egituratzen delarik eta egitura hori herri baten kulturan sustraitzen delarik, haiek  liburutegi batek edo sinfonia batek izan dezaketen indar edo sendotasun berdina erdiesten dute”, esan du.

Urcelayk baita nabarmendu nahi izan du ere,  EAEko  Transfusio eta Giza Ehunen Zentroa, “erreferentziazkoa antolaketan, teknologian eta ikerkuntzan”.

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak odol-emaileei eskerrak emanez amaitu du bere hitzaldia: “Sari hau, seguruenez, Sabino Arana Fundazioak  emandako guztietatik banatuena izango da; ehunka mila dira  urteotan aldizka euren odoletik zati bat ematera etorri  izan diren pertsonak. Haiei guztiei, gure zorionik zintzoena bihotz-bihotzez eta gure esker onik sakonena”.

Joan den urtean  Euskadiko Herri Kirol Federazioak  gero ere lortu zuen, orain dela 40 urte idazten hasitako liburu baten azken lerroak idaztea amaitzea; izan ere,  eskubide osoko kide gisa sartu zen Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) eta, horrenbestez,  Sokatirako euskal selekzioak ofizialki parte hartzen du nazioarteko txapelketetan   “Basque Country” izenarekin.

Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidente Bernardo Ureta Peña “URPE”k  ”izerdi eta malko” ugari isurtzen ikusi duten 40 urte  horiek eta bidean geratu diren sokatira-talde  ez gutxi haiek hartu ditu aipagai: “Horrexegatik, gaur jasotzen dugun sari hau haiena guztiena ere bada”, azpimarratu du. “Urpe”k zera ere adierazi du: “Gure nahia ez da sekula izan ikurrina beste inoren gainetik edukitzea edo egotea…, guk beti nahi izan duguna da, nazioarteko txapelketetan gure ikurrina besteen alboan ikusi, inoiz  ere ez inoren gainetik, baina ezta inoren azpitik ere ”.

Beste euskal federazioak bide horretatik joaten animatu ostean, “Urpe”k bere hitzaldia amaitu du esanez : “liburu berri bat idazten hasi gara, liburu berri horren izenburua maiuskulaz dago idatzita, gure identitatearekin, gure izerdiarekin, gure kulturarekin, gure ikurrinaren koloreekin. Horra,  Euskal Herriaren historia guztiko lehenengo euskal selekzioa, horra, BASQUE COUNTRY SELEKZIOA

Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidenteari lagun egiten oholtzara igo dira, halaber, ofizialki lehenengo bider  lehiaketa ofizial batean Euskal Herria-Basque Country izenarekin parte hartu zuten taldeen zenbait ordezkari, Sokatirako Bizkaiko Gaztedi eta Goiherri eta Gipuzkoako Mutriku taldeenak, eta parte hartze hori gertatu zen Wisconsinen, 2014ko abuztuan, bertan jokatu zen Lur gaineko Munduko Txapelketan.  Besteak beste: Javier Urresti, Mikel Agirre, Patxi Ituarte, Eder Bergara, Uxue Ansorregi, José Antonio Goirigolzarri “Litri”, Batirtze Ispizua, Erika Julieth Rojas, Kepa Unibaso, Andoni Cabrejas, José Luis Orozko, Diego Ugarte, Ekaitz Azpitarte, Abel Onandi, Cristina Bollado  eta Jone Zarraga.

Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Herriko bizitza politiko, kultural eta sozialeko pertsona nabarmen ugari etorri dira ekitaldira, besteak beste: Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria; Ibon Areso, Bilboko alkatea; José Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Bakartxo Tejeria,  Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Miguel Ángel Lujua, Confebaskeko presidentea; Itxaso Atutxa, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria; Miguel Madariaga, Rosa Miren Pagola, Jon Ortuzar, Pedro Aurtenetxe, Oriol Roch, Begoña Errazti, Margarita Uria…