Prentsa oharra 2023ko urriaren 27a

Euskal Abertzaletasunaren Museoak ondarearen kontserbazioari buruzko jardunaldia antolatu du Nestor F. Marqués arkeologo eta hiru dimentsioko birtualizazioaren arloko adituaren eskutik

Museoetan baliatzen den 3D birtualizazioak aukera ematen digu haietan gordetako bildumak dokumentatu, aztertu eta zabaltzeko modu berriak garatzeko.

Erika Tarilonte, Néstor F Marqués, Katrin Alberdi eta Idoia Madariaga. Erika Tarilonte, Néstor F Marqués, Katrin Alberdi eta Idoia Madariaga.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak ondarearen kontserbazioari buruzko beste jardunaldi bat antolatu du, ikasleek, euren laneratzeko bidean, espezializazio-eremuetan beharrezkoak diren tresnak ezagut ditzaten.

3D birtualizazioaren arloan aditua den Nestor F. Marqués arkeologo eta kultura hedatzailea teknologia berrien erabileraren garrantziaz mintzatu zaie EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei, besteak beste, 3D birtualizazioaz, Euskal Abertzaletasunaren Museoak gordetzen dituen antzinako bildumak eta bilduma historikoak zabaltzeko orduan.

Museoetan baliatzen den 3D birtualizazioak aukera ematen digu haietan gordetako bildumak dokumentatu, aztertu eta zabaltzeko modu berriak garatzeko.