Prentsa oharra 2016ko urriaren 21a

“Delituak ikertzeko bermeen sistemak versus Teknologia berriak”, izeneko jardunaldia Sabino Arana Fundazioan, herritarrek zigor-arloko prozesuan dituzten babesari eta eskubideen bermeari buruzko gaien

Mintegan, Pedro Crespo Barquero jaunak, Auzitegi Goreneko Salako fiskala, eta Miguel Colmenero Menéndez de Luarca jaunak, Auzitegi Goreneko II. Salako magistratuak, jardungo dute hizlari.

Sabino Arana Fundazioak hainbat batzar antolatu ditu 2012. urtetik epaile, magistratu, fiskal, zigor-arloko abokatu, politiko eta irakasleekin, ETA erakundeak jarduera armatuari utzi zionetik sortu den ingurumari berrira legeria zelan egokitu hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hartarako bideak aurkitzeko asmoz. Horren haritik, jardunaldiak koordinatzen dituen lantaldeak beste mintegi bat antolatuko du urriaren 24an. Honako ekimen honen helburu nagusia herritarrek zigor-arloko prozesuan dituzten babesari eta eskubideen bermeari buruzko gaien inguruan gogoeta egiten jarraitzea da.

Joan den urtean, giza eskubideen egungo egoera aztertu zen Espainiako estatuaren eremuan, Giza Eskubideen Europako Itunaren eta Europar Batasuneko Zuzenbidearen ikuspegitik; bosgarren edizioan, berriz, teknologia berrien erabilera aztertuko da delituak ikertzeko bermeen sistemaren barruan.

Aurtengo gaia jorratzeko arrazoi nagusia izan da teknologiaren garapen bizkorra, batetik, komunikazioaren arloan, eta bestetik, euskarri ukiezin edo immaterialen bidez egiten den datuen transferentzia. Izan ere, teknologiaren aurrerapen biziagatik, beti izango da erronka Zuzenbidearen jardunbide geldoa kontuan hartuta.

Bestalde, jardunaldiaren xede nagusia bada aztertzea eta eztabaidatzea urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoak aldatu zuen Prozedura Kriminalaren Legearen Erreformak behar bezala erantzuten ote dien Auzitegi Gorenak, Konstituzio Auzitegiak eta, batik bat, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak adierazitako gabeziei.

Horretarako, besteak beste, Pedro Crespo Barquero jaunak, Auzitegi Goreneko Salako fiskalak, eta Miguel Colmenero Menéndez de Luarca jaunak, Auzitegi Goreneko II. Salako magistratuak, jardungo dute hizlari mintegian

Margarita Uriak, Datuak Babesteko Euskal Agentziako zuzendariak koordinatutako mintegi horretan, besteak beste, ondokoek parte hartuko dute: Juan Calparsoro, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburua; Juan Mateo Ayala, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua; Juana Balmaseda, Legelarien Euskal Kontseiluko kidea; Manuel Lezertua arartekoa; Enrique Lucas, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea; Javier Mira, Valentziako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasle titularra; Txema Montero, abokatua; Alberto Saiz Garitaonaindia, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako Auzibideen zuzendaria; Mariola Urrea, Errioxako Unibertsitateko Erakunde eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea.