Hedabideentzako deialdia 2022ko uztailaren 20a

Mintegi: 2030eko euskaldun eleaniztasuna

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2030. urteko euskaldun eleaniztuna irudikatu nahi dute

2030eko euskaldun eleaniztasuna
  • 2022ko uztailaren 20a, asteazkena
  • 09:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa
  • Horretarako, goiz bateko mintegia antolatu dute elkarlanean. Uztailaren 20an izango da, SAFen egoitzan (09:00-13:30).
  • Ondoko hizlariek parte hartuko dute: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Egoera eta prospektiba: 2030eko euskaldun eleaniztuna); Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua (Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-erronka nagusiak); Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua (Hezkuntza politikaren aurreikuspenak euskal eleaniztasunaz); eta Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazio Zientzietako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Gizarte-ekintza euskaldunaren lehentasunak).
  • Parte-hartzea gonbidapen bidez bideratu da.