Hedabideentzako deialdia 2016ko urtarrilaren 26a

Sabino Arana Sarien 2015eko edizioa zuzenean, streaming bidez, fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.org

Iñigo Urkullu lehendakariak buru jardungo du ekitaldian

Sabino Arana Sarien 2015eko edizioa zuzenean, streaming bidez, fundazioaren webgunean: www.sabinoarana.org

Sabino Arana Sarien 2015eko kultura-ekitaldia datorren igandean izango da, urtarrilaren 31n, eguerdiko 12etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, eta zuzenean ikusteko aukera izango da streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren webgunean (www.sabinoarana.org).

John Garamendi AEBetako Kongresuko kide eusko-kaliforniarrak; Leopoldo Zugaza kultura-eragileak; CEAR-Euskadi Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak; Velatia industria- eta teknologia-taldeak; Maialen Chourraut arraunlari gipuzkoarrak eta Alex Salmond politikari eta Eskoziako lehen ministro ohiak jasoko dute saria ekitaldi horretan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, jardungo du buru sarien banaketa-ekitaldian.

Lehendakariaz gain, herrialdeko politika-, kultura- eta gizarte-bizitzako pertsona ezagun askok baieztatu dute kultura-ekitaldi honen XXVII. edizioan izango direla.

Olaia Urtiaga Etxebarria kazetariak bideratuko du ekitaldia eta Lauso bikoteak musikaz girotuko du.

DOAKO SARRERA