Hedabideentzako deialdia 2023ko martxoaren 28a

“Picasso presents Gernika” dokumentalaren emanaldia. Filmak 1937ko bonbardaketaren ondorioak eta sarraskiak ekarritako ume iheslarien krisialdia aletzen ditu

  • 35 minutuko dokumental honen gidoia Begoña Etxeberria eusko-kaliforniarrak egin du eta Annika Speer-ek, Kaliforniako Unibertsitateko (Riverside) Antzerki, Zinema eta Ekoizpen Digitalaren saileko irakasleak, zuzendu.
  • Lanaren jatorrizko bertsioa eskainiko da, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, martxoaren 28an, asteartearekin, 19:00etatik aurrera. Annika Speer zuzendariak eta Derek Doyle Bilbon egondako britainiar ohi eta «Basque Children 37 UK» elkarteko kideak parte hartuko dute ekitaldian. Begoña Etxeberria gidoilariak linean parte hartuko du Kaliforniako Riverside herritik.
“Picasso presents Gernika” dokumentalaren emanaldia. “Picasso presents Gernika” dokumentalaren emanaldia.
  • 2023ko martxoaren 28a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Datorren asteartean, martxoak 28 izango dituela, 19:00etatik aurrera, «Picasso presents Gernika» dokumentalaren emanaldia izango da Sabino Arana Fundazioan. Bertan, hegazkineria faxistak, 1937an, Gernikan eginiko bonbardaketaren ondorioak jorratzen dira eta aireko gerraren eraginez, familiatik banandu eta atzerrira ebakuatu behar izan ziren umeen bizipenak aletzen dira.

Filmak jatorrizko materialak eta dokumentazioa darabiltza, fikziozko gertaldiekin txandakaturik, gain, eta gerraren, Picassoren erantzun artistikoaren eta giza sufrimenduaren arteko loturak uztartzen ditu.

Gidoilaria

Begoña Etxeberria Kaliforniako hegoaldera joandako euskal etorkinen alaba da. Euskalduna da, Soziologiako doktorea, eta Kaliforniako UC Riverside Unibertsitatean dihardu irakasle. Besteak beste, The Hammer of Witches (Sorginen aurkako mailua) liburuaren egilea da. Liburu horretan, 1610ean, Baztanen (Nafarroa), euskal sorginak erre zutenekoa kontatzen da −Begoña Etxeberriaren aurretikoak hangoak dira−. Bestetik, Begoña Kaliforniako hiru emakumek sorturiko NOKA taldearen ahotsetako bat da, euskaraz abesten dutela.

Zuzendaria

Annika Speer diziplina anitzeko artista, unibertsitateko irakasle eta hezitzailea da, antzerkigintzan, komunikazioan eta genero-ikasketetan aditua. Kaliforniako Riverside hiriko Unibertsitateko Antzerki, Zinema eta Ekoizpen Digitalaren Saileko irakaslea da, eta haren grinetako bat elkarlaneko antzerkia sortzea da. Ildo horretan, Planned Parenthood, Women Help Women eta Pacific Pride Foundation antolakundeentzako dirua biltzeko antzezlanak zuzendu ditu.