Hedabideentzako deialdia 2019ko maiatzaren 7a

DVDaren aurkezpena: 80. urteurrena tropa frankistak Bakiora sartu zirena

Bakioko Makatzeko Iturria kultura alkarteak, aste honetako ostiralean, maiatzaren 10ean, 19:30etatik aurrera, “Bakio: 80 urte tropa frankistak Bakiora sartu zirena” DVD-a aurkeztuko dau Bakioko Kultur Etxean.

DVDaren aurkezpena: 80. urteurrena tropa frankistak Bakiora sartu zirena

Lan honetan, 1937ko urtean altzatutako tropa frankistek, Bakioko abertzaleengan ezarri zuten errepresioaren ezaugarriak berrikusten dira.


Bideoak, euskarazko zein gaztelerazko bertsiñoetan eta 25 minutuko luzeragaz, udalerrian 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetatik aurrerako gertakari garrantzitsuenak errepasatzen dauz, hala nola udal ordezkarien hautaketa, EAJko militanteek egindako lana Errepublikaren urteetan, eta amaitzeko frankisten sarrera 1937ko maiatzaren 10ean, eta haiek ondoren abertzaleen aurka egindako errepresio eta jazarketa, Euskadiren askatasuna eta eskubideak defendatzearren soilik.


Begoña eta Igone Abio Zapirain-ek burututako talde batek egin dau posible bideo-dokumental honen ekoizpena. Oinarri hartu eben 2017an egindako beste lan bat, Gerra Zibilaren 80. urteurrenaren harira osatua. Dana dala, eta egileen hitzetan, lanak zabalik darrai. “Datu asko batzea lortu dogu, baita zoritxarreko gertakari haren ikuspegi orokor bat izatea bere; baina inongo akats edo hutsunerik ikustekotan, hura osatzen laguntzeko eskatzen deutsuegu”, diñoe.


DVDaren aurkezpenean Iñaki Goioganak, Sabino Arana fundazioko historiagileak, parte hartuko dau. Berak lagunduko deusku gerra zibila Bakion kontesturatzen, eta memoria historikoaren garrantzia azpimarratzen.

 

Eguna:                    Maiatzak 10
Lekua:                    Bakioko kultur Etxea
Ordua:                   19:30etan
Partehartzaileak:    Begoña eta Igone Abio (Egileak)
                               Iñaki Goiogana (Sabino Arana Fundazioko historiagilea)

 

Antolatzailea:          Bakioko Makatzeko Iturria Kultura Alkartea
 


Argibide gehiago edota alkahizketetarako: Begoña eta Igone Abio. Tfno: 658.75.55.73