Hedabideentzako deialdia 2018ko irailaren 17a

Bi emakume donostiar Alava sarean: Itziar Mugika eta Delia Lauroba

Irailaren 20an, ostegunarekin, 19:00etan, Donostiako Aiete Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perezen eskutik

Bi emakume donostiar Alava sarean: Itziar Mugika eta Delia Lauroba

Donostiako Aiete Kultur Etxeko erakusketa-aretoan (Aiete pasealekua 63, Donostia) ikusgai dagoen “Álava sarea. Emakume ikustezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947” izeneko erakusketaren ildotik, irailaren 20an, ostegunarekin, UPV-EHUko historialari eta sarearen egintzak ikertzen jardun duten Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak eta Karmele Perezek, “Bi emakume donostiar Alava sarean: Itziar Mugika eta Delia Lauroba” izeneko hitzaldia emango dute.

Hitzaldi horretan, esparru orokorretik abiatuta, Gerra Zibilak iraun zuen artean emakumeek izan zituzten bizi-baldintzak, haien aurkako errepresioa eta ekintza politikoa jorratuko dira.

Alava Sarea

Lau emakumek, Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Tere Verdes eta Delia Laurobak, ardaztu zuten 1937ko udazkenean eratutako Álava sarea. Luis Álava antolakunde horretako ordezkaria eta burua izan zen. Sarea 1940-1941eko neguan desegin zuten, kideei epaiketa sumarisimoa egin zieten eta Luis Álava 1943ko maiatzaren 6an fusilatu zuten. Haren erailketaren 75. urteurrenean, euskal erakunde batzuk elkarlanean aritu dira sareko kideei omenaldia egiteko, batez ere, Alava sareko emakumeei, erakusketa bat eta beste ekintza batzuk antolatuta.