Hedabideentzako deialdia 2014ko azaroaren 12a

Aurten 500etik gora gaztek parte hartuko dute Euskalduna jauregian “Balia itzazu, zeu baliogabetu barik”en V. aldian

Internet eta Gizarte Sareetako aditu zenbaitek DBH-ko, Batxilergoko eta LH-ko hainbat ikasle ohartaraziko dituzte identitate digital bat ondo garatzeak duen garrantziaz. Azaroaren 18an, asteartean, jardunaldia gaztelaniaz egingo da oso-osorik eta 19an, asteazkenean, euskaraz

Aurten 500etik gora gaztek parte hartuko dute Euskalduna jauregian “Balia itzazu, zeu baliogabetu barik”en V. aldian

Sabino Arana Fundazioak, Euskaltelekin elkarlanean, “Balia itzazu, zeu baliogabetu barik. Internet + gizarte-sareak” izenburuko elkarraldien V. jardunaldiak antolatu ditu eta aurten DBHko, Batxilergoko eta LHko 500 ikaslek parte hartuko dute. Oraingoan haien ardatza izango da, edozein erabiltzailerentzat bere identitate digitala ondo garatzeak duen garrantzia. Jardunaldiak azaroaren 18an, asteazkenean (gaztelaniazko jardunaldia), eta 19an, asteazkenean (euskarazko jardunaldia), egingo dira. 

Asmoa da, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek aukera izatea arlo horretako aditu zenbaitekin iritziak elkartrukatzeko eta tresna horiek  dituzten arriskuak eta aukerak hobeto ezagutzeko.

Horrenbestez, hilaren 18an, 10:00 eta 12:00 bitartean, 300 bat ikaslek, María Inmaculada (Bilbo), Bizkaia, Ama Mesedetakoa (Leioa), Begoñako Andra Mari (Barakaldo) ikastetxeetakoak eta Mikeldi Ikasketa-zentrokoak (Bilbo), esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzeko aukera izango dute honako aditu hauekin: Antonio Ortiz, “Error 500” blogaren administratzailea,  ingeniari informatikoa eta software-garapenaren analista, eta Estefanía Jiménez, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta EU Kids Online Spain (europar proiektua) lantaldeko kidea.

BIharamunean, hilaren 19an, eta ordu berdinean, 200etik gora ikasle izango dira, San Félix (Ortuella), Begoñazpi (Bilbo), Leioako Gaztelueta eta Leioako Institutua ikastetxeetakoak, adituen azalpenak eta aholkuak jasotzeko aukera izango dutenak, zehazki honako hauenak: Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, eta Maialen Garmendia, Soziologian doktorea, EHUko Soziologia Saileko irakasle titularra eta EU Kids Online Spain lantaldeko zuzendaria.

Jardunaldi biak zuzenean jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren web orriaren bitartez: www.sabinoarana.org.