Hedabideentzako deialdia 2014ko abenduaren 11a

Aurkeztuko dira euskara batuari eta euskalkiei buruzko mintegi bat eta HERMESen zenbaki monografiko bat: “Aniztasunean bat Eginik? - ¿Unidos en la diversidad?”

Ostirala, abenduaren 12a. 11:30etan

Sabino Arana Fundazioak eta Labayru Ikastegiak antolatuta “Hacia una relación enriquecedora del euskara batua y los dialectos - Euskara batua eta euskalki-hizkerak elkar eragin aberasgarri bati buruz” izenburupean egingo den mintegiaren harira,  Hermes aldizkariaren  “Aniztasunean bat Eginik? - Unidos en la diversidad?” zenbaki monografikoa ere aurkeztuko da. Mintegia bera ostiral honexetan, abenduaren 12an, egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6. Bilbo).

Argitalpena Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak “Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena”ren egile eta parte-hartzaileekin antolatutako beste mintegi baten emaitza da. Jardunaldi horretan aritu ziren, besteak beste: Europako Parlamentuko Hizkuntzei buruzko Talde-elkarteko presidentekide biak, François Alfonsi (Berdeak-ALE Taldekoa) eta Csaba Sándor Tabajdi (Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldekoa); Izaskun Bilbao, eta Tramón Tremosa CiUko eurodiputatua. 

Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren zenbaki berezi  horretan François Alfonsi, Csaba Sándor Tabajdi, Izaskun Bilbao, Andres Urrutia  eta Patxi Baztarrikaren gogoetak jasotzen dira.

Aurkezpenean baita egongo dira ere, besteak beste: Ana Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, eta Erramun Osa, mintegiaren koordinatzailea eta zenbaki horren eduki-arduraduna. 

Abenduaren 12 horretarako antolatu den jardunaldiari dagokionez, han bilduko dira idazleak, erakunde publikoetako ordezkariak, itzultzaileak, sortzaileak eta euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten kideak; denetara, hogeita hamar bat,  eta gogoeta egingo dute euskalkien jatorriaz, bilakaeraz eta gaur egungo egoeraz eta, halaber,  euskalkiek euskara sendotzeko egin duten ekarpenaz.