Hedabideentzako deialdia 2016ko urtarrilaren 25a

Alex Salmondek Bilbon aurkeztuko du bere liburuaren euskarazko bertsioa: “The dream shall never die” (Ametsa ezin da sekula hil)

Aurkezpen-ekitaldia astelehenean izango da, otsailaren 1ean, Sabino Arana 2015 sarietako bat jaso eta hurrengo egunean. EAJ-PNV alderdiaren EBBko lehendakari Andoni Ortuzarrek parte hartuko du aurkezpen-ekitaldian. Ekitaldia, 10:00etan izango da.

Alex Salmondek Bilbon aurkeztuko du bere liburuaren euskarazko bertsioa: “The dream shall never die” (Ametsa ezin da sekula hil)

Alex Salmond politikari eta Eskoziako lehen ministro ohia Bilbon izango da asteburuan Sabino Arana 2015 sarietako bat jasotzeko eta, hurrengo egunean, otsailaren 1ean, “The dream shall never die” (Ametsa ezin da sekula hil) liburuaren euskarazko edizioa aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan, goizeko 10etan.

Argitalpen horretan, Britainiako Parlamentuko Komunen Ganberan gaur egun Scottish National Party (SNP)/Eskoziako Alderdi Nazionaleko Kanpo Arazoetarako bozeramaile denak 2014an egin zen Eskoziako independentziari buruzko erreferendumaren aurretiko BAI aukeraren aldeko kanpainaren nondik norakoak azaltzen ditu eta erreferendumaren une gorenean “harresi-barruan” egindakoak zehaztasun handiz aletzen ditu.

Salmondek, barru-barrutik, Erresuma Batuko oinarriak kolokan jarri zituen kanpaina baten kontu txikiak kontatzen ditu eta Eskoziako independentziaren aldeko mugimenduak Britainiako politikan izan dituen eraginak aztertzen.

Alex Salmond Bilbon izango da asteburuan Sabino Arana 2015 sarietako bat jasotzeko. Kultura-ekitaldi horretan, John Garamendi AEBetako Kongresuko kide eusko-kaliforniarrak, Leopoldo Zugaza kultura-eragileak, CEAR-Euskadi Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak, Velatia industria- eta teknologia-taldeak eta Maialen Chourraut arraunlari gipuzkoarrak ere jasoko dute saria. Sabino Arana 2015 sari-banaketa igandean egingo da, urtarrilaren 31n, eguerdiko 12etan hasita, Arriaga antzokian.