Prentsa oharra 2023ko irailaren 27a

Mendeko pertsonen zaintzaren bidean aurrera egiteko aholkuak eta estrategiak

Ana Tejedor Zaintzea Zaintzaileei Laguntzeko Bilboko Udal Zentroko psikologoak zaintzailearen eta zaintza jasotzen duen pertsonaren arteko bizikidetza errazteko hainbat teknika jorratuko ditu ditu datorren irailaren 27an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

«Zaintzaren bidetik oinez» «Zaintzaren bidetik oinez»
  • 2023ko irailaren 27a, asteazkena
  • 18:00h -(e)tik 19:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

«Zaintzaren bidetik oinez» izenburuaren ildoan, Sabino Arana Fundazioak eta Helduak elkarteak, Zaintzea Zaintzaileei laguntzeko Bilboko Udal Zentroarekin lankidetzan, topaldi bat antolatu dute, mendekotasunaren eta mendeko pertsonen zaintzaileei ematen zaien laguntzaren esparruan, zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko.

Ana Tejedor Zaintzea elkarteko psikologoa zaintzaileen eta zaintza behar dutenen arteko interdependentziaz arituko da.

«Zaintzailearen eta zaintza jasotzen duen pertsonaren arteko bidegurutzeaz hitz egingo dugu; bide bakoitzaren ezaugarriak zien diren; urrats bakoitzean zer gertatzen den (beharrak, ondorioak, aldaketak, emozioak...); zaintzaren bidean aurrera zelan egin daitekeen hainbat estrategia ikasiz; zelan pairagarriago egin, eta, jakina denez, ibilbidearen amaieran zer gertatzen den azalduko dugu”, azaldu du Tejedorrek.

Ahalegina egingo da hitzaldia aukera bilaka dadin bertaratuen eta hizlariaren arteko esperientziak partekatzeko, gaiari buruzko euzaupideak zabaltzeko aukera gisa baliaturik.

Ana Tejedor

Psikologiako lizentzia atera zuen Deustuko Unibertsitatean, eta unibertsitate horrek Arrasateko Aita Menni ospitale psikiatrikoarekin batera eskaintzen duen Psikologia Klinikoko masterra egin zuen.

Adinekoak zaintzeko prestakuntza-ikastaro ugari eman ditu, eta eskarmentu kliniko izugarria metatu du zentro psikiatrikoetan, bazterketa-arriskuan dauden gizataldeekin (toxikomaniak), adinekoen egoitza-eremuan eta, gaur egun, mendekotasuna duten senideen zaintzaileekin lan eginez. Gizarte-laguntzako programetan ere gogotik parte hartu du.

2007az geroztik, Zaintzea udal zentroan egiten du lan, eta arreta psikologikoa ematen die mendekotasuna duten senideen zaintzaileei.

Zaintzea

Zaintzea udal zentroaren atea 2006ko abenduaren 27an zabaldu zen estrainekoz, Bilboko mendeko pertsonen zaintzaileei laguntzeko zerbitzua eskaintzeko helburuz. Nolanahi ere, urtebete lehenago hasi zen jardunean esperientzia pilotu gisa.

Zaintzea mendetasuna familian artatzeko eta inoren laguntza behar duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko zerbitzua da, ardura publikoko ekintzez, prestazioez eta gizarte-zerbitzuez osatua, zaintzaren kalitatea hobetu eta zaindua, familia-giroan eta gizarte-ingurunean gera dadin jadesteko.

Jardunbide egokia izan dezan, udal zentroak diziplina anitzeko profesional-talde landua darabil. Talde hori denez ekarpenaz osatu egiten da, erabiltzaileen beharrei ezagutzatik, lanpostuaren araberako gaitasun berariazkoetatik eta koordinazio-lanetik erantzuteko eta honako esku-hartze eremu hauetatik arreta emateko:

  • Banakako arreta, zaintzailea bera ardatz eta helburu duena.
  • Familia-arreta, zaintzari buruzko eremu guztietan erantzunkidetasuna ahalbidetzen duena.
  • Talde-arreta, informazio- eta orientazio-gune interaktiboen sortzailea.