Prentsa oharra 2016ko martxoaren 18a

“ASKATASUN EGUZKIA, BASOTIK IRTEN DA” erakusketa apirilaren 20ra arte ikus daiteke Ondare aretoan (Maria Diaz Haroko kalea 11, Bilbo)

Sabino Aranari buruzko atzera begirakoak bereziki azpimarratzen du probintzia-diputatu gisa egin zuen lana, eta garaiko errealitate soziopolitikoa aztertzen du.

“ASKATASUN EGUZKIA, BASOTIK IRTEN DA” erakusketa apirilaren 20ra arte ikus daiteke Ondare aretoan (Maria Diaz Haroko kalea 11, Bilbo)

Ondare Aretoak Sabino Aranari buruzko erakusketa eskaintzen du. Bertan, gutxi aztertutako pertsonaiaren alderdi bat erakusten du, bereziki azpimarratuz probintzia-diputatu moduan egin zuen lana, eta gainera Sabino Aranak zer nolako errealitate soziopolitikoan jardun zuen aztertzen du.

Honako atal hauek biltzen ditu erakusketak: memoriala, XIX. mendeko kultura politikoak, berpizkunde kultural euskaltzalea, eta Sabino Aranaren ibilbide pertsonala eta politikoa. Aipamen nabarmena egiten zaie hark probintzia-diputatua zela sustatu zituen ekimenei; horietariko askok zerikusia zuten onbideratze politikoarekin eta euskararen sustapenarekin.

Horri esker, bisitariak ostera bat egin ahal izango du XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Bilbotik. Mende atari hartan Bilbo berpiztu eta birfundatu egin zen. Gainera, Sabino Aranarekin lotutako margolan, eskultura eta gauza pertsonalak ikusi ahal izango dira. Lehenengo aldiz jarri dira jendaurrean ikusgai.

Sabino Arana

EAJ-PNVren sortzailea izan zen. Bizkaiko diputatu probintzial hautatu zuten 1898an eta kudeaketa lan handia egin zuen Aldundian. Jeltzaleen alderdi berriaren eskutik haren itzala Bilboko, Bermeoko eta Mundakako udaletara zabaldu zen, besteak beste. Batez ere, euskararen onespenaren eta hedapenaren alde gogotik lan egin zuen egunkari eta aldizkarietan argitaratutako lanen bitartez eta kultur gertakarien bitartez.

Halaber, egunkariak argitaratzeko eta kultur gertakariak antolatzeko haren ekinbideak, bereziki euskararen onespenaren eta hedapenaren aldekoak, gogotsuak eta nabarmenak izan ziren.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21 :00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.