Prentsa oharra 2015ko maiatzaren 18a

Artxandape Ikastolako ikasleek Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Goaz Museum-en

Artxandape Ikastolako ikasleek Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Goaz Museum-en

Gaur, maiatzak 18, Artxandape Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila arteko 50 bat ikaslek Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Sabino Arana Fundazioaren Goaz Museum-en, kamara ilunaren ariketa eginez, Nai Gallego argazkilariaren eskutik.

Etxean bertan aurkitu daitezkeen zenbait material erabiliz (kartoi birziklagarrizko kaxa bat, paper begetala, lupa bat, etab.) umeek ohizko argazki kameren printzipioetako bat praktikan jarri dute: leku argitsu batetik datorren argia leku ilun batean sartzen denean zulo txiki baten bitartez, lortutako irudia buruz behera agertzen da. Artista txikiak zur eta lur gelditu dira mundua aldrebes ikusterakoan. Seguraski batek baino gehiagok argazkilaritza mundu zoragarriari buruz gehiago ikasten eta ikertzen jarraituko du.