Prentsa oharra 2016ko ekainaren 6a

Argentinako “Presencia vasca” irrati-saioaren 20 urtetako grabazioak jaso ditu dohaintzan Sabino Arana Fundazioak

Argentinako “Presencia vasca” irrati-saioaren 20 urtetako grabazioak jaso ditu dohaintzan Sabino Arana Fundazioak

José María Echeverría jaunak eta Mª Esther Negro andreak osatutako senar-emazteak 20 urtean arduratu ziren “Presencia vasca” izeneko irrati-saioaz Argentinan. Saio hori astelehenero ematen zuten Mar del Platako (Buenos Aires-Argentina) Euskal Etxetik eta orain, bien semea den José María Echeverría Negrok Sabino Arana Fundazioari eman dizkio dohaintzan denbora luze-luze horretan aita-amek diasporako euskaldunentzat ekoitzi eta zuzendutako irrati-programa guztien grabazioak.

Magdalena Mignaburuk, Argentinako euskal diasporaren inguruko ikertzaile eta adituak, egin du dohaintza, egunotan Euskadin dago eta. Bestalde, Mignaburuk hitzaldia eman zuen fundazioaren egoitzan, honako izenburu honekin: “Euskara Argentinan: nortasuna eta sentimendua”.

José María Echeverría (aita) orain dela bi urte hil zen eta munduko euskaldunentzat berba egiten zuen ordubete astean, hain zuzen ere, astelehenetan, gaueko 11etan (Argentinako orduaren arabera) LU6 Emisora Atlántica irratiaren bidez, AM 760 frekuentzian, eta www.lu6.com.ar helbidean, sarearen bidez. José Maríak berak esan moduan, irrati-saioaren helburu nagusia bazen euskaldunen gizarteratzea erraztea Argentinan.

Euskaditik kanpo, Argentinan bizi da euskaldunen komunitaterik handiena; gainera, herrialde horretan bertan egiten dira euskal irrati-saioen kopururik handiena, gehien-gehienak euskal etxeetatik bultzatuta. Argazkian, Magdalena Mignaburu eta Sabino Arana Fundazioko lehendakaria, Juan Mª Atutxa, ageri dira, dohaintza egin zeneko unean.