Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
26
Ira
2016

IX. Bilboko elkarrizketak: Bakearen erronka Kolonbian, Venezuelako egoeraren larritasuna eta Latinoamerikako hauteskundeek zedarritutako aldaketa eta joerak aztergai IX. Bilboko Elkarrizketetan

Latinoamerikako eta Europako politikari, katedradun eta hainbat adituk parte hartuko dute jardunaldietan, besteak beste, ondokoek: Guillermo León Escobar jauna, Kolonbiako enbaxadorea egoitza santuaren aurrean; Enrique Santiago jauna, Kolonbiako bake-prozesuaren inguruko lege-aholkularia; Luis Ugalde josulaguna, Caracasko (Venezuela) Hezkuntza Gogoeta eta Plangintzaren Erakundeko zuzendaria; Salvador Arriola jauna, Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiko ordezkaria; Carmen Beatriz Fernández DataStrategia Consultores enpresako presidentea; eta Gutenberg Martínez, Miguel de Cervantes Unibertsitateko errektorea eta Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren aholkulari nazionala.

Informazio gehiago

21
Api
2016
Dublingo Pazkoko altxamenduaren mendeurrena

Dublingo Pazkoko altxamenduaren mendeurrena

1916ko matxinadak Irlandako independentzia aldarrikatzeko ekimena abiarazi zuen. Irish Times egunkariko kazetari eta idazle Paddy Woodworth-ek hitzaldia emango du ostegun honetan, arratsaldeko 7:30etan, Sabino Arana Fundazioan. Kazetaria zuzeneko lekukoa izan da Irlandako eta Euskadiko gatazketan eta zalantza egiten du orduko gertaera abertzaletasun-ekintza edo ekintza terrorista izan ote zen. Guztiaz ere, Woodworth-ek uste du “gertaera horren ondorioz, XX. mendeko Irlandako nazioa behin betiko eratu zela”. HITZALDIA GASTELANIAZ IZANGO DA. .

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 37.a, 388 elementutatik 325.etik 333.era