Prentsa oharra • 2026ko urriaren 9a

Eneko Goiak Europako Nazionalitateen Biltzarraren mendeurrenean parte hartu du Genevan

Eneko Goia, Sabino Arana Fundazioaren Nazioarteko Harremanen arduraduna, Genevan egindako Europako Nazionalitateen Biltzarraren mendeurreneko ekitaldietan. Eneko Goia, Sabino Arana Fundazioaren Nazioarteko Harremanen arduraduna, Genevan egindako Europako Nazionalitateen Biltzarraren mendeurreneko ekitaldietan.

Sabino Arana Fundazioaren Nazioarteko Harremanen arduradun Eneko Goiak Genevan (Suitza) izan den Europako Nazionalitateen Biltzarraren mendeurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du gaur. Biltzar hori 1925ean sortu zen, eta funtsezko eginkizuna izan zuen Europako gutxiengo etniko eta nazionalak ordezkatzen Nazioen Elkartean.

Ekitaldiak biltzar historiko horren lehen bilkuretako bat ekarri du gogora; saio hartan, gutxiengo nazionalen eta estaturik gabeko herrien ordezkariak bildu ziren eskubide kolektiboak, komunitateen arteko elkarrizketa eta gatazken prebentzioa sustatzeko. Eusko Alderdi jeltzaleko ordezkariak Kongresu honetako kide izan ziren. Azken aldiz 1936an hartu zuten parte. Gero gerra zibilak eten zuen partehartzea.

Urtemuga horretan parte hartuta, Sabino Arana Fundazioak bizikidetzaren balio, aniztasun nazionalaren aitorpenarekin eta Europako herrien arteko lankidetzarekiko konpromisoa berretsi egin du.

    Argazki-oina: Eneko Goia, Sabino Arana Fundazioaren Nazioarteko Harremanen arduraduna, Genevan egindako Europako Nazionalitateen Biltzarraren mendeurreneko ekitaldietan.