Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
15
Abe
2016
Euskararen Aholku Batzordeko Gazteria Batzorde-Atalaren ikerlan batek aztertu du euskarak zer-nolako lekua betetzen duen 12 eta 14 urte arteko gazteen unibertsoan

Euskararen Aholku Batzordeko Gazteria Batzorde-Atalaren ikerlan batek aztertu du euskarak zer-nolako lekua betetzen duen 12 eta 14 urte arteko gazteen unibertsoan

“Gu gazteok” deritzo ikerlanak eta abenduaren 19an aurkeztuko da, eguerdiko 12etan, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako mintegiaren baitan. Jone Miren Hernández (UPV-EHU) eta Kike Amonarriz hizlari arituko dira jardunaldian. Bestalde, aisialdiko enpresa eta elkarte, kultura enpresa, gazte elkarte eta abarretako ordezkariek parte hartuko dute mintegian.

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 36.a, 388 elementutatik 316.etik 324.era