Prentsa oharra 2026ko martxoaren 10a

Euskal kantagintza berriaren aitzindari Estitxu eta Lourdes Iriondori gorazarre

  • Alex Gurrutxagak eta Franck Dolosorrek emakumeek euskal musikaren berrikuntzan izan zuten eginizuna aldarrikatu dute.
Homenaje a Estitxu y Lourdes Iriondo, pioneras de la nueva canción vasca Homenaje a Estitxu y Lourdes Iriondo, pioneras de la nueva canción vasca

Duela urte batzuetatik hona, Sabino Arana Fundazioak, Bilboko Udalarekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du urtero-urtero gerra eta frankismo garaiko euskal kulturaren oroimenaz aritzeko.

Aurten, joan den mendeko 60ko hamarkadan, euskal herri-musikan aitzindariak izan ziren emakumeak gogoratu nahi izan ditugu. Izan ere, herri-musikaren berrikuntza gizonen eskutik bakarrik etorri ez zelako.

Franck Dolosor kazetari eta dokumentalistaren eta Alex Gurrutxaga EHUko literatura irakasle eta idazlearen eskutik, Estitxu Robles-Arangiz eta Lourdes Iriondoren lan-ibilbidean adituak direnez gero, bi musikarion ibilbide artistikoa ezagutzera eman nahi izan dugu, hots, euskal kultura biziberritu eta berpiztu zuen mugimendu haren aurrendari esanguratsuenetakoen ibilbidea.

Bi-biak Gerra Zibilaren ondoko belaunaldikoak ziren, diktadura frankistaren mendeko Euskadiren alabak, eta, hala ere, askatasun-haizearen inguruan dantzan zebilen eta molde zaharrekin hausteko irrikaz zegoen mundu baten alabak ere. «68ko maiatzaren» euskal bertsioan parte hartu zuten, existentzialismoan murgildu ziren, bizitza publiko eta pribatuaren laikotasuna igarri zuten, musika-molde berriak ezagutu; azken batean, modernoak izan ziren garai zaharkitu haietan.

Aurrekoaz gain, bi belaunaldiren arteko kate-maila izan ziren, gerrako belaunaldiaren eta egungoren artekoa, eta kate-maila hori ezinbestekoa da euskal musika gaur egun zer den ulertzeko.

Nolanahi ere, eskulako ekarpena egin arren, ahaztuta daude eta aitorpena merezi dute.

Estitxu Robles-Arangiz, Ipar Euskal Herrian erbesteratzera behartutako familia abertzale bateko alaba, gaixotasun larri batek zapuztutako ibilbide arrakastatsua izan zuen. Hala eta guztiz ere, eta baliabide gutxi izanik, ibilbide oparoa garatu zuen eta, Euskadin ez ezik, Ameriketan ere kantatu zuen. Franck Dolosorrena da Estitxuren lana aldarrikatzeko ohorea da, kazetariak berari buruz egindako dokumentalari esker.

Lourdes Iriondok, aldiz, Xabier Lete lankide eta senarraren sona «sufritu» behar izan zuen. Lete erruz gogoratzen dugu, baina Iriondo ez hainbeste, bion balioa ikaragarria izan arren, ez bakarrik musikaren ikuspegitik. Lourdes Iriondok, musika-arloan zarion talentua ontzeaz batera, antzerkia eta gazte-literatura idatzi zituen, eta testu pedagogikoak sortu zituen 60ko eta 70eko hamarkadetan oso bereizgarriak izan ziren lehen ikastoletan erabiltzeko.

Labur-zurrean esanda, 60ko hamarkadan euskal musika berritu zuten emakume abeslarien ekarria aldarrikatu nahi dugu Franck Dolosor eta Alex Gurrutxaga adituen eskutik, Libe Agirre kazetariak moderatzaile jardun duela.