Hedabideentzako deialdia 2026ko ekainaren 21a

Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean

El acto organizado por organizaciones memorialistas, fundaciones, partidos políticos y sindicatos se celebrará este domingo, día 21, a las 12:00 horas.

Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean
  • 2026ko ekainaren 21a, igandea
  • 12:00h -(e)tik 12:30h -(e)tara
  • Artxanda (Bilbao).

Igande honetan, ekainaren 21ean, 12:00etan, Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean urtero-urtero egin ohi den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean, faxismoaren aurka, demokraziaren, autogobernuaren eta Euskadiren askatasunaren alde borrokan aritu ziren pertsona guztiak omentzeko.

Senideek, lagunek eta erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian. Bertan, gudako frontean, frankismoak ezarritako kartzeletan, kontzentrazio-esparruetan, erbestean, eta abarretan Euskadiko printzipio eta askatasunen alde dena eman zuten 40.000 gudari eta miliziano baino gehiago gogoratuko dituzte.

EAJ-PNVk afiliatuak, erakundeetako ordezkariak eta jelkideak deitu ditu 10:00etarako Agirre Lehendakariaren estatuaren ondoan, Bilboko Plaza Eliptikoaren aurrean. Handik oinez abiatuko dira, Pikotamenditik, "Aterpe 1936" eskulturaraino. Era berean, parte hartzaileei ikurrinak eramatera animatzen zaie.