Hedabideentzako deialdia • 2025ko abenduaren 18a
Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk
- Abenduaren 18an, hau da, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, jardunaldia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak.
- Jardunaldia Fundazioaren egoitzan (Bilboko, Tere Verdes pasabidea z/g), izango da, 09:00etatik 14:00etara.
- Antolakuntza arrazoiak direla eta, etortzekoa bazara, adieraz iezaguzu, mesedez (94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus).
"Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk" mintegia
- 2025ko abenduaren 18a, osteguna
- 09:00h -(e)tik 14:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Jardunaldiaren helburuak dira, besteak beste, azken urteotako bilakaera erakustea, etorkizunari begirako prospekzioa egitea eta azken urteotako migrazio-mugimenduen nondik norakoak askotariko alderdietatik aztertzea.
Toki berezia izango dute eta protagonistak izango dira gure artera iritsitako migratzaileak. Izan ere, migratzaileek hizkuntzarekiko, kulturarekiko, bai eta eremu geografiko eta kultural ezezagun batean bizitzeko dituzten aukerak eta zailtasunak berariaz aztertu nahi dira. Horrela, ikertzaileek, unibertsitateetako irakasleek eta migratzaileen zenbait elkartetako ordezkariek jardunaldian parte hartuko dute.
Jakina denez, azken urteotan, askotariko arrazoiengatik, kanpotik etorritakoen etorrera areagotu da. Gizarte bezala daukagun erronka da, pertsona horien harrera bideratzea, aukera berdintasuna eta gizartean elkarrekin bizi ahal izateko aukerak eskaintzea, besteak beste, gizartearen kohesioa ahalbidetzeko eta etorkizun partekatua eraikitzeko. Migrazioari ezin baitzaio era murriztuan heldu, gure gizartearen zahartzeari aurre egiteko modu edota jarduera ekonomikoari eusteko aukera legez, hori baino gehiago ere badelako. Gizateria, askotariko kausak direla eta, toki batetik bestera mugitu da, bizitza hobearen bila, tokian tokiko diskriminaziotik zein gerretatik ihesi. Euskaldunok ere hainbatetan migratu dugu eta munduan barrena hedatu gara. Gizartea eraberritzeko, gizartea kohesionatzeko eta elkarrekin ibiltzeko urratsak egin behar ditugu denon artean.
Aldi bereko itzulpena izango da jardunaldian.