Hedabideentzako deialdia 2025ko maiatzaren 6a

"Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak" liburuaren aurkezpena

  • Sabino Arana Fundazioak (SAF) argitaratutako lan honek irratian euskaraz jardun zuen lehen emakume esatari Amale Arzelusen jatorrizko testuak biltzen ditu. Jon Andoni Jonan Zinkunegi semeak osatu du liburua berak idatzitako testuekin.
  • Maiatzaren 6an, asteartearekin, 19:00etan, SAFen.
  • Hizlariak: Jonan Zinkunegi, liburuaren egilea; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; eta Gotzon Lobera, argitalpenaren paratzailea.
  • 2025ko maiatzaren 6a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen duen «Emakume apartak» hitzaldi zikloaren barruan, datorren asteartean, maiatzaren 6an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak liburua aurkeztuko da. Lanaren egileak, Jon Andoni Jonan Zinkunegi Arzelusek, Amaleren semeak, ‘Nere oroimenak’ eta ‘Nere ekintzak’ deritzen testuak erabili ditu; Amalek berak utzi zituen idatzirik eta semeak bildu eta osatu ditu ekarpenak gehituta.

Sabino Arana Fundazioak argitaratu duen liburu horrek bi bertsio ditu: jatorrizkoa, euskarazkoa, eta jatorrizkoaren itzulpena ez den gaztelaniazkoa.

Liburuaren kontakizuna Euskadiko historiaren garai garrantzitsu batean barruratu behar da eta, bertan, Arzelus familiak aurrendaritza argia izan zuen. Amaleren aita, Ander Arzelus Luzear, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko kidea izan zen, eta kultur jarduera ugari sustatu zituen, besteak beste, antzezlanak eta irratsaioak, euskaraz beti. Horregatik, Amalek gazte-gaztetatik edan zuen giro politiko eta kultural euskaltzaletik.

Liburuak Amale Arzelus Arrietaren bizitzako hainbat arlo jorratzen ditu, hala nola familia-giroa, euskarazko saioak ematen zituen irrati batean esatari jardun zuen lehen emakumearen nortasuna, edo euskara-irakasle eta euskaraz irakasten zuen irakasle legez egindako lana. Antzerkiari gagozkiola, Poxpolinak taldean parte hartu zueneko sasoia ageri da liburuan. Era berean, lanak Amale Arzelusen ibilbide politikoaren bilakaera ezagutzeko modua emango digu. Amaitzeko, bizitzako azken urteetan Amale Arzelusi eskaini zizkioten omenaldietako batzuk aletu dira orriotan.