Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Deialdia 2026ko irailaren 17a

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldia Tolosako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da, irailaren 17an, osteguna, 19:00etan, Mikel Aizpuru historialariaren eskutik.

Doroteo Ziaurritz Tolosako alkate izan zen 1931 eta 1932 artean, eta EBBko lehendakari 1935etik 1951ra bitartean, Iparraldean erbestean hil zen arte.

26
Eka
2024
«Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?» eztabaidagai Euskadi Think Next ekimenean

«Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?» eztabaidagai Euskadi Think Next ekimenean

  • Xavier Trias, medikua eta Bartzelonako alkatea izandakoa 2011 eta 2015 urteen artean, eta Miren Azkarate, filologoa, UPV-EHUko katedraduna eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua 2001 eta 2009 urteen artean, hizlari arituko dira EAJ-PNV alderdiaren eta Sabino Arana Fundazioaren pentsamendu eta berrikuntza politikoaren laborategiaren hurrengo topaldian. Datorren asteazkenean izango da, ekainak 26 dituela, 11:00etatik 13:30era, Fundazioaren egoitzan.
  • Ekitaldia zuzenean emango da Facebook Live (www.facebook.com/sabinoaranafundazioa), Sabino Arana Fundazioaren YouTubeko kontua (www.youtube.com/agiritegi) eta EAJ-PNV alderdiaren webgunea (www.eaj-pnv.eus) erabiliz.

Informazio gehiago

27 orrialdetatik 9.a, 236 elementutatik 73.etik 81.era