Mai 2023

HITZALDIA “Gerrako argazkilariak: gatazkaren beste begirada”, Maria Senovilla kazetari, argazkilari independente eta gerrako korrespontsalaren eskutik
- Asteartean, maiatzaren 30ean, 19: 00etatik aurrera.
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Txema Montero abokatua Luis Álavaren erailketa, 1943ko maiatzaren 6an, ekarri zuen auzipetzeari buruzko informazio gehiago ematen ahaleginduko da. Sare horretako beste 21 kide ere auzipetu zituzten. Maiatzaren 4ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, SAFen.
Garai hartan, taldeko jokalaria zen Daniel Ruiz-Bazanek eta Manolo Delgado Meco prestatzaile fisikoak gogora ekarriko digute Sabino Arana Fundazioan 27 urteko agorraldiari amaiera eman zion balentria hura
Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiko ertzainek oinarrizko gomendio eta aholkuak eskainiko dizkiete adinekoei ziberdelinkuentziaren arriskuak saihesteko. Apirilaren 27an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan.
Juan Jose Ibarretxe, Kirmen Uribe, Andres Urrutia eta Kike Amonarriz kultura-arloan izandako eraldaketaz arituko dira apirilaren 21ean, ostiralarekin. 17:30etatik aurrera, SAFen egoitzan.
Egun horretan bertan, inaugurazioaren ostean, erakusketaren komisarioek “EABko Eibarreko emakumeak, Gipuzkoan lehenengotarikoak” hitzaldia eskainiko dute.
UPV/EHUko Garaian Taldeko Karmele Perez, Begoña Bilbao eta Gurutze Ezkurdia irakasle eta ikertzaileek Irungo Emakume Abertzale Batzaren (EAB) sorrera eta garapena aztertuko dituzte datorren ostegunean, martxoaren 23an, Irunen. Hitzaldia iDEIAlekun izango da, 19:00etan.
23 orrialdetatik 10.a, 204 elementutatik 82.etik 90.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "berriak" iragaziz