2026ko urriaren 1a
Lehen Jaurlaritza: Euzko-Lur gainean zutunik
Josu Chueca EHUko historialariak Jose Antonio Agirreren gobernuaren hainbat alderdi jorratu zuen: sorrera Gerra Zibilean bertan, Euskadin izandako jarduera eta erbestealdiko jarraipena.
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2026ko urriaren 1a
Josu Chueca EHUko historialariak Jose Antonio Agirreren gobernuaren hainbat alderdi jorratu zuen: sorrera Gerra Zibilean bertan, Euskadin izandako jarduera eta erbestealdiko jarraipena.
Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Emakume Abertzale Batzako kide historiko haietako batzuen ondorengoek parte hartu dute. Ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira saioan.
Ingo Niebel historialari eta kazetariak argitara eman du Agirre Lehendakariak naziek okupatutako Europatik egindako ihesaldia. Niebelek zehatz-mehatz arakatu du Lehendakariaren ihesaldia, hainbat artxibotan murgilduta, dokumentazio ezezaguna berreskuratuz eta urratsez urrats jarraituz, ez bakarrik Agirrek bere ihesaldian egindako ibilbidea berrosatuz, ezpada, haren atzetik zihoazenen ibilbidea berrosatuz ere bai
«Indarkeria matxistaren aurka, erreparazioa eta salaketa», dio Norma Vazquezek. Indarkeria matxistan adituaren arabera, «unean uneko egoeretan edo egunero, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak salatzeko moduko delitu baten biktima dira, baina, hala ere, denbora luze-luzean, arreta jarri da haien portaeran edo harremanak lantzeko moduan, gertatzen zaienaren partaide direla edo bikote- zein familia-gatazka badutela pentsarazteko».
Urtero-urtero, martxoaren 24an, Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazio Eguna ospatzen da Argentinan, 1976ko martxoaren 24tik 1983ko abenduaren 10era arte iraun zuen azken diktadura militarraren biktimak oroitzeko. Ospakizun horren bidez, argentinarrek memoria eta kontzientzia kolektiboa sortu nahi dute, giza eskubideen urraketak eta estatu-kolpeak berriro gerta ez daitezen. “Memoria lantzeko Kultura. Martxoak 24, Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazio Eguna Argentinan” izenburuaren ildotik, Sabino Arana Fundazioak, Maiatzeko Plazako Amonen elkartearekin lankidetzan, hainbat ekitaldi antolatu ditu egun horretan Bilboko Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 7etatik aurrera. Nahi duenak sartzea dauka, leku guztiak bete arte.
Sabino Arana Fundazioak Argentinako Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazio Eguna ospatuko du martxoaren 24an, Maiatzeko Plazako Amonen eskutik. Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:00etatik aurrera, Estela Barnes de Carlotto elkarteko buruarekiko elkarrizketa batzuk entzungo ditugu; Ignacio Montoya Carlotto piano-jotzaile eta musikagileak musika-emanaldia eskainiko du; eta “Contracciones” (Uzkurdurak) antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu, Marta Betoldi eta Laura Azcurra aktoreen eskutik.
Ascensión Badiola euskal ikertzaileak, errepresio frankistarekin lotutako hainbat lanen egileak, Juana Mir erreportari nafarraren benetako historiara hurbilduko gaitu aste honetako bideoan. Erreportari honi 1937an frankistek heriotza-zigorra ezarri zioten Gernika eta Durangoko bonbardaketaren aurkako artikuluengatik.
Aste honetako bideoan, Alberto Irigoyen historialariak euskal herritarren lehen lehendakaria faxismoak suntsitutako Gernika eta Euskadi batetik Amerika demokratiko bateraino eraman zuen odisea ekarri du gogora. Irigoyenek Lehendakaria eta bere familia Montevideotik (Uruguai) igaro zirela eta herrialdeko agintariek harrera beroa egin zietela gogorarazten du.
Joseba Lopezortega historiagileak Arantxa Anitua elkarrizketatu du, Federación de Entidades Vasco Argentinasen (FEVA) presidentea eta oraintsu arte Buenos Airesko Laurak Bat elkartearen presidentea. Lopezortegak dioen bezala, “Laurak Bat elkartearen historia esku-eskura” dakargu elkarrizketak. Buenos Airesko zentroak urteurren bi ospatuko ditu aurten, elkartean ikurrina lehenengoz altxatu zenaren mendeurrena eta munduko euskal etxerik zaharrena denaren 144. urteurrena.
Vicente Egia Sagardui, 36ko udako gudari boluntarioa, Kirikiño batailoiko kapitaina izatera iritsi zen. Heriotza zigorra ezarri zioten El Dueson eta Larrinagako kartzelara eraman zuten. 1938ko hasieran, bi aldeetako presoen arteko trukea egin zuen eta Kataluniara joan zen, Euskadiko Gobernuaren aginduetara, eta Errepublikako Ejerzitoan komandante gisa sartu zen. 1938an hil zen, 560. batailoiko bere gizonen buru zela, Camposineseko frontean (Ebroko gudua).
Tere Gamboaren gerra-albumeko argazkiekin egindako laugarren bideoan, Bilbon eta Donostian tropa frankisten sarrerari buruzko irudiak eta Euzkadiko Jaurlaritzaren antolamendu-eskemak gerra garaian (batez ere osasun-arlokoak) ikus ditzakegu.
Tere Gamboak Sabino Arana Fundazioari emandako gerra albumeko argazkiekin eginiko bideoa. Hirugarren emanaldi honetan gure gudariak Asturiasko Frontean ikusiko ditugu.
Tere Gamboak Sabino Arana Fundazioari emandako albumeko argazkiekin eginiko bideoa. Bigarren emanaldi honek gudarien eguneroko bizitza frontean baita gerrarekin zerikusirik ez duten beste egoera batzuk ere ezagutzeko aukera ematen digu.
17 orrialdetatik 13.a, 198 elementutatik 145.etik 156.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz