2026ko ekainaren 18a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2026ko ekainaren 18a
Pandemiak ez dira gauza berria gizateriaren historian. Aste honetako bideoan, Libe Agirre Bizkaia Irratiko kazetariak eta Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko historialariak, Euskadiko historian zehar izandako izurrite handietako batzuk ekarri dizkigute gogora.
Josu Chueca Historian doktore eta EHUko Historia Garaikideko irakasle ohiaren eskutik, eta Ane Irazolaren kontakizunarekin, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) historiara hurbilduko gara aste honetan. EAB 1922an sortu zen arren, benetako eklosioa II. Errepublikaren etorrerarekin gertatu zen, eta gerra eta gerraosteko urteetan izan zen bere kideek presoen aldeko paper garrantzitsua jokatu zutenean. Historiak, euren borroka ezagutzen den heinean, lekua egingo die lehen lerroan.
Iñaki Ruiz Lakak 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturretik 10 milia ipar-ekialdera izandako Gerra Zibileko gertaera batera hurbilduko gaitu aste honetan. Lau bakailao-ontzi artillatu eta arrantzale tripulazio bat “Canarias”en aurrean, Armada frankistaren ontzirik modernoena eta hilgarriena. Borroka desorekatua izan zen, eta BOU NABARRA ontzia hondoratu zen. Balentrien, ohorearen eta leialtasunaren istorioa da, eta 84. urteurrenean gogoratzea merezi du.
María González eta Silvia Carnicero, MSN Dokutalde, dokumentuak eta informazioa kudeatzen dituen enpresakoak, Sabino Arana Fundazioarekin duten harremana azaltzen dute, bai eta erakunde, elkarte eta partikularrentzat dokumentazio-zentroetan eta artxiboetan egiten dituzten informazio-lokalizazioko zerbitzuak ere.
Alberto Irigoyen historiagileak aste honetan ikurrinak Uruguaiko Errepublikarekin izan duen hartu-eman historikoa azalduko digu.
Alison Posey Virginiako (AEB) Unibertsitatean doktoretza egiten ari da, eta nazionalismoa eta demokrazia euskal eleberri garaikidean gaia ikertzen ari da. Aste honetan, narratiba errealistak testuinguru horretan jokatu duen paperaz dihardu.
Aste honetan, César Estornés Club Deportivo Bilbaoko artxibozainak 2019an 125. urteurrena ospatu zuen Bilboko Klub historiko honen historia eta lanaren berri emango digu.
Historian zehar Gernikak eta bere zuhaitzaren izenak mugak eta ozeanoak gainditu dituzte. Aste honetako bideoan, Alberto Irigoyen historialariak Uruguaiko gizartearen eta nazioaren parte izan diren eta dagoeneko diren sinbolo horien berri emango digu.
1919ko Gallano mozioaren ondorioz Bizkaiko Aldundiak sortutako auzo-eskolak lan bereziak dira, analfabetismo-maila altuak murrizteko eta lurraldeko hezkuntza eta kultura desorekak zuzentzeko, batez ere landa-eremuetan eta auzo mineral-industrialetan. Gotzon Lobera Revilla euskaltzain urgazleak bideo honetan azalduko digu.
1980an, Pedro Luis Uriarte, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua zena, Josu Elorriaga, EAJ-PNVko diputatua Kongresuan, eta Juan Mª Ollora senatari jeltzalea izan ziren Kontzertu Ekonomikoa negoziatu zuten Euskal Negoziazio Batzordeko hiru kide. Bideo honetan, negoziazio horren abiapuntuko baldintzak, egoera soziopolitikoa eta Kontzertu Ekonomikoak azken 40 urteetan Euskadiko bizitza politikoan eta ekonomikoan izan duen eragin positiboa aztertzen dute.
Jean-Claude Larronde historialari eta ikerlari lapurtarrak Agirre Lehendakariaren Gobernuak faxismoari aurre egiteko erbestean bultzatu zuen politikaz bestelako ekimenak ditu ardatz, besteak beste, Eresoinka folklore eta dantza taldea.
Aste honetako bideoan, Libe Agirre Bizkaia Irratiko kazetariak eta Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialariak gogora ekarri eta kontatu dute euskaldunen lehen lehendakaria faxismoak suntsitutako Gernika eta Euskadi batetik Amerika demokratiko bateraino eraman zuen odisea, armada naziak okupatutako Europa baten bidez, euskaldunek askatasunaren alde egindako borroka irudikatuz.
17 orrialdetatik 14.a, 193 elementutatik 157.etik 168.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz