Efemeridea 2022ko otsailaren 8a

Saski Naski: euskal folklorea eta koreografia oholtzaren gainean

1929ko otsailaren 8an, Parisko Eliseo Zelaietako antzokian, taldeak eskainitako emanaldi batek Frantziako prentsaren eta publikoaren aitorpena jaso zuen.

Saski Naski: euskal folklorea eta koreografia oholtzaren gainean

Euskal folklorea taularatzea helburua zuen Saski Naski taldea 1928an eratu zen Primo de Riveraren diktadurak zapalduta zegoen Gipuzkoako euskal abertzaletasunaren kultura-adierazpen gisa. Estreinaldian, 40 ahotsek osaturiko abesbatza mistoa, gehien-gehienak Donostiako Orfeoitik zetozenak, eta Donostiako Orkestra Sinfonikoan ziharduten 32 irakasleko orkestra, urtebetetik gorako ibilbidea zuena, aritu ziren.


Saski Naskiren arrakastari esker, laster irten zen Euskal Herritik. Baionako Euskal Museoko zuzendariak, William Boisselek, berak 1922an sortutako museoaren aldeko jaialdia ospatzen zuen urtero-urtero Parisen, eta xehetasun eta zabalkunde handiz antolatu zuen Saski Naskiren emanaldia Parisko Eliseo Zelaietako antzokian, 1929ko otsailaren 8an. Bi mila lagun izan ziren euskal arte koreografikoaren emanaldi horretan, eta oihartzun handia izan zuen Frantziako prentsan.


Parisen izandako entzutearen ondoren, Saski Naskik emanaldia ugari eskaini zituen. Bigarren Errepublikan, 1931ko amaieran, Euzko Abesbatza sortu zen Donostian, EAJ-PNV alderdiari lotutako 150etik gora emakume eta gizonen ahotsez elikatutako orfeoi misto handi bat, eta Saski Naski taldeko kide asko abesbatza berrira joan ziren. Bestetik, Saski Naskiko beste kide batzuk Euzko Gaztedi Elkartean sartu ziren, hau da, EAJren gazte erakundean. Azkenik, Saski Naski taldea 1936an desagertu zen.