Efemeridea 2022ko maiatzaren 13a

Ekonomia Ituna berreskuratzea

Gaurko lako egun batean, 1981eko maiatzaren 13an argitaratu zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomia Ituna onartu zuen 12/1981 Legea.

Diktaduraren osteko lehen Eusko Jaurlaritza eratu ondoren, Francisco Franco diktadoreak 1937an indargabetutako Ekonomia Ituna berreskuratzeko negoziazioei ekin zitzaien.

Lehenengo urratsa hamabi kidez osatutako batzordea sortzea izan zen, sei kide euskal alderdiaren izenean eta beste sei Espainiako estatuaren izenean. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, kideak ondokoak izan ziren: Pedro Luis Uriarte Ekonomia eta Ogasun sailburua; Jose Ramon Lopez Larrinaga, batzordeburua; eta Josu Elorriaga, Kongresuko diputatua. Aurrekoez gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako ordezkari banak parte hartu zuen.

Garai hartan, Espainiako egoera politikoa korapilatsua zela, ituna berritzeko prozesuak zazpi hilabete eta hamasei egun iraun zuen.

Azkenik, 1980eko abenduaren 29an, gaueko hamar eta erdietan, Euskadiko Ekonomia Ituna onartu zen Madrilen.

Azken berriztapena 2002an egin zen, eta ordutik indarraldi mugagabea du, baina eguneratu egin daiteke.

Honekin batera doakizue Pedro Luis Uriarte, Josu Elorriaga eta Juan Mari Ollorak, Deian, 2020an, Euskal istoriak sailean, argitaratutako artikulua.