Efemeridea 2022ko urriaren 6a

1934ko urria: katalanek estatutua hirugarrenez aldarrikatu zutenekoa

Ekintza horregatik, Companys presidentea eta haren kontseilariak Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxean sartu zituzten.

Puerto de Santa Mariako espetxean atxilotutako Companys eta bere gobernu-taldeko kide bat. Puerto de Santa Mariako espetxean atxilotutako Companys eta bere gobernu-taldeko kide bat.

1934ko urriaren 6an, Lluís Companysek, Espainiako gobernua “erregezale eta faxista” zela salatu ostean, Kataluniako estatua aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren barruan, eta estatu osoko ezkerreko errepublikarrei gonbita egin zien Errepublikaren behin-behineko gobernua Bartzelonan ezar zezaten. Hirugarren aldia izan zen ordukoa katalanek euren estatua aldarrikatzen zutenekoa, 1873an eta 1931n ere saiakerak egin ondoren. Kataluniako estatuaren aldarrikapena bertan behera utzi eta gero, Companys presidentea epaitu, kondena ezarri eta Puerto de Santa Mariako espetxean sartu zuten. 1936ko otsailean, hautestontziek emandako gobernuaren ekimenez ezarritako amnistiari esker irten zen kartzelatik.

Argazkia: Puerto de Santa Mariako espetxean atxilotutako Companys eta bere gobernu-taldeko kide bat.