Efemeridea 2021ko urriaren 6a

Manuel Irujo, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federaleko presidentea.

1973ko urriaren 6an hautatu zuten, eta 1976ra arte jardun zuen kargun horretan.

Manuel Irujo, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federaleko presidentea.

Manuel Irujo Ollo buru eta bihotz aritu zen Europako Mugimenduan. Jose Manuel Bujanda irakasleak zioenez, “Irujok europar grina zeukan eta euskal abertzaletasun demokratiko, gizabidezko, moderno eta europarraren aitzindaria izan zen.

 

Irujo Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federalaren (CFEME) sorrera ofizialean izan zen 1949ko otsailean, Marceau etorbideko 11n, hau da, ordurako, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza zenekoan. Era berean, gogoratu behar da Europako Federazioaren aldeko Euskal Kontseilua, EuroBasque garaikidearen jatorri eta europazaletasun arloko erakunderik garrantzitsuena, eratu zenean, Manuel Irujok parte hartu zuela1951ko otsailaren 1ean Parisen egin zen bileran. Harrezkero, harik eta hil zen arte, erakunde horretako zuzendaritza-batzordeko gogozko kidea izan zen.

 

Era berean, Bujandaren esanetan, “Irujok, etorkizunaren ikuspegi eztabaidaezinaz, «subiranotasunen bizikidetza» ahalbidetzen duen egitura gisa ulertu zuela Europa federala, eta egitura horren formulazio juridikoan bermatuta daudela Federazio Kontinentalari eta Europa osatzen duten nazioei dagozkienak”. Ildo horretan, gaineratu zuen “nazioa dela gailentzen dena eta estatua eraketa juridiko eta politiko soila dela”.

 

Irujo “Europaren lagun” hautatu zuten 1974an, eta 1978an, Espainiako estatuko CFEME erakundera joan ondoren, ohorezko presidente izendatu zuten haren ibilbide historikoagatik .

 

Alexander Ugaldek, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako irakasleak, EuroBasqueren 70. urteurrena dela eta, DEIA egunkarian 2019/12/07an argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.