Efemeridea 2024ko apirilaren 10a

Emakume Abertzale Batzaren jatorria

1922ko apirilaren 10ean, Ambrose Martin O‘Daly irlandar nazionalistak hitzaldia eman zuen Bilboko Euzko Gaztedin, eta ondoren EAB eratzeko ekimena sortu zen.

Emakume Abertzale Batza lehen Aberri Egunan (1932) Emakume Abertzale Batza lehen Aberri Egunan (1932)

Elias Gallastegi Euzko Gaztedi elkartearen presidenteak gonbidatuta, irlandar nazionalistak emakumeek Irlandako iraultzan parte hartzeari buruz hitz egin zuen, emakumezkoen Cumman na mBan erakundea zela medio. Hitzaldiak ikus-entzuleengan piztu zuen zirrara aprobetxatuz, Gallastegik euzko emakumeek osaturiko erakundea sortzea proposatu zuen, eta berrogeita hamar andrek eman zuten izena. Egun batzuk geroago, Emakume Abertzale Batza (EAB) eratu zen eta Karmele Erraztik jardun zuen buru lehen batzarrean.

Hurrengo urteko irailaren 23an, Primo de Riveraren diktadurak emakumezkoen antolakundea desegin zuen, bai eta Euzko Gaztedi ere, baina 1931ko ekainean berriro eratu zen Euzko Gaztediren barruan.

Pasadizo gisa ez bada ere, aipatzekoa da Gallastegi buru eta bihotz engaiatu emakumeen elkartea bultzatzen eta artikulu ugari argitaratu zituela –gehien-gehienak abertzaletasunaren aldeko aldarriak−, emakume-izenordez sinatuta.