Efemeridea 2021ko otsailaren 9a

Lehen jeltzaleak Gasteizko Udalean: kosta ahala kosta

Gaurkoa lako egun batean, 1920ko otsailaren 9an, Gasteizko Udaleko lehen zinegotzi abertzaleak hautatu zituzten, zehazki, Pablo Fernández de Trokoniz, Cayetano Ezkerra eta Francisco Madinabeitia.

Lehen jeltzaleak Gasteizko Udalean: kosta ahala kosta

Gaurkoa lako egun batean, 1920ko otsailaren 9an, Gasteizko Udaleko lehen zinegotzi abertzaleak hautatu zituzten, zehazki, Pablo Fernández de Trokoniz, Cayetano Ezkerra eta Francisco Madinabeitia.


Hauteskunde horiek abertzaletasunaren aurkako kanpaina betean egin zen, eta ekinbide horretan, “La Libertad” egunkari kontserbadorea nabarmendu zen, abertzaleen kontrako oldarkortasunagatik. Egunkari horretan argitaratutako artikulu batean, hedabideak errepublikazaleei eta erregezaleei dei egin zien indarrak batu zitzaten “nazioaren aurkako separatismoa” deitzen zutenari gogor egiteko.


Hainbesterainoko izan zen ekinaldia, ezen, Ferrazek “Espainiako Liga” eratzea proposatu zuen, sinesmen politiko guztietako pertsonek osatutakoa, abertzaletasunaren aurka egiteko. Artikulu batean, Gasteizen ideologia abertzalearen hedapenaren hazkundea egiaztatu zuen Ferrazek: “Separatismoa, abertzaletasuna, bizkaitarrismoa… nahi den moduan deituta ere, sustrai sakonez zuzkitzen ari da Gasteizko lurretan. Espainiarrok pentsatzen hasi behar dugu trabak jartzen eta zeharkatzen gaitza den hesia ezarri behar diegu gure nazioaren aurka irainak esaten dituztenei”.


Nahiz eta 1921ean euskal abertzaletasunak izandako krisiaren ondorioz, jeltzaleak bitan banatu ziren (Comunion eta Aberri), urtebete geroago, 1922an, Gasteizko Udalak lau euskal zinegotzi abertzale izan zituen.

 

2014ko azaroan Deiako "Euskal historiak" atalean argitaratutako Roman Berriozabalen "Gasteizko lehen euskal gunea" erreportajea doa erantsita.