Efemeridea 2024ko martxoaren 7a

Ignacio Díaz de Olano, Gasteizko margolaria

1937ko martxoaren 7an, Ignacio Díaz de Olano margolaria zendu zen jaioterrian, Gasteizen.

Ignacio Díaz de Olano. Ignacio Díaz de Olano.

1860. urtean jaio zen, Arabako hiriburuan, eta oso gaztetatik nabarmendu zen arte-gaitasunagatik. Gasteizko Udalak beka bat eman zion, 1876 eta 1880 urteen artean, Bartzelonako Arte Ederren Eskolan ikasten jarrai zezan. Geroago, Parisen garatu zuen heziketa artistikoa, garaiko beste margolari batzuek bezala.

Margolaritza kostunbristan nabarmendu zen eta natura hilak, erretratuak eta paisaiak margotzeagatik ezaguna da. Díaz de Olanoren margolan asko Arabako Arte Ederren Museoan gorderik daude eta Gasteizko kale batek bere izena daroa.