Efemeridea 2022ko martxoaren 25a

Erromako Itunaren urteurrena: EBk 65 urte

Duela 65 urte, sei herrialdetako buruzagiek Erromako Ituna sinatu zuten, hau da, gaur egun Europar Batasuna denaren oinarriak ezarri zituen ituna sinatu zuten. EAJ-PNV alderdiaren Europazaletasuna ere aspaldikoa da.

Imagen antigua del Aniversario del Tratado de Roma: la UE cumple 65 años Aniversario del Tratado de Roma: la UE cumple 65 años

Gaurkoa lako egun batean, duela 65 urte –1957ko martxoaren 25ean, hain zuzen ere− Erromako Itunak sinatu ziren, eta horietan, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa (Euratom) ezarri ziren.


Europazaletasuna bereizgarria izan da EAJ-PNV alderdiaren ibilbidean jardun politikoari ekin zionetik. 1916an, Naziotasunen Hirugarren Konferentzian parte hartu zuen Lausanan. Alderdiak nazio anitzeko topaleku batean izan zuen lehen esku-hartzea dugu. 1933ko Aberri Egunaren ospakizunean, Euzkadi-Europa leloa erabili zela, kontinente zaharreko beste nazio batzuetako ordezkariak izan ziren, eta horixe dugu EAJ-PNV alderdiaren Europazaletasun goiztiar horren erakusgarririk nabarmenena.


Erromako Ituna (1957) sinatu baino hogeita lau urte lehenago, soka horretako ekitaldia antolatu zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak –Arabaren ordezkari, Gorteetako diputatu Javier Landaburu gogoetak ere azpimarratu behar ditugu; Landaburuk euskal aberria eta Europako egitura federalak sortzea bateragarritzat jotzen zituen–. Jakina denez, gaur egun euren burua  europazaletzat jotzen duten alderdi politiko askok ezin dute gauza bera esan. 


EAJ-PNV harro egon daiteke, arrazoi osoz, Europaren eraikuntzaren abangoardian parte hartu izanaz, Schuman, Monnet, Adenauer eta De Gasperiren alboan.

 

Argazkian, Agirre lehendakaria eta Robert Schuman, Berlinen.


DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako bi erreportaje erantsi dizkiogu artikuluari:
“Landaburu, la cara visible del nacionalismo vasco en Europa”,  Leyre Arrietarena  (2013/05/04)
“El nacionalismo vasco en la democracia cristiana del siglo XX”, Iñaki Goikotxetarena (2013/06/01)